« Garai hurbilak | Iragana oroituz »
Godoten esperoan / Samuel Beckett (Juan Gartzia) / Alberdania, 2001
Jainkoaren esperoan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-02-16
Samuel Becketten Godoten esperoan lana 1953koa da. Ionescoren Abeslari burusoila 1950koa. Biak ala biak dira, beraz, garaikide eta, nolabait esateko, adiskide ere bai, oso ezagunaz izateaz gainera. Beckett gehiago Ionesco baino, egia aitortzera. Ez da txantxetakoa, nire jaioterrian bada ‘Beckett’ izeneko taberna-pub-edategi bat, baina han neskak mutilen esperoan egoten dira eta mutilak nesken. Non da Godot? Nor zen?
Kritikari batzuek, besterik ez eta langai, orriak eta orriak idatzi izan dituzte Godot izenaren azpian ezkutatzen den esanahiaz, konbentziturik baitaude halakook obra osoa dela sinbolikoa. Ni ez naiz aurkari izango halako lehian, obra guztiak baitira, gehixeago ala gutxixeago, sinbolikoak. Godot izena ‘God’ hitzetik omen dator, ‘Jainko’ hitzetik alegia. Gure Jainkoa God da-eta ingelesezentzat. Teoria horren aldekoei sinestera, lan osoa da jainkorik gabeko mundu baten adierazpena. Izan ere, Beckettek eta Ionescok, batak ‘Godoten esperoan’ eta besteak ‘Abeslari burusoila’ idatzitakoan, Bigarren Mundu Gerraren zantzuak nabarmenak ziren artean. Filosofoak eta teologoak hasiak ziren galdetzen zergatik gertatu zen munduan halako hilkintzarik. Batek baino gehiagok ‘Jainkoa hil da’ berritu zuten, Jainkorik ezari leporatuz gizaldek beren kabuz armatutako gerren erantzukizuna.
‘Halakorik onartzen duena ez da Jainko’, zioten optimistenek. Munduari begiratzea besterik ez zegoen, egoeraren larriaz jabetzeko. Hankaz gora jarria zegoen dena, botoi bati sakatu eta suntsi zitekeen. Teknikak, ordu arte gizakiaren lagungarri izan bazen, gizakiaren txikitzaile ere bazela erakutsi zuen Hiroshimaz geroztik. Mundu absurdua. Ez zen eustekorik ezer geratzen. Ez filosofiarik, ez hizkuntzarik. Izan ere nola izendatu bizitzako kontu xume eta ohikoak txikiziorako ere baliagarri izan ziren hitzez? Itzulpenaz ez naiz arituko. Juan Gartziak berak esaten du hitzaurrean esan beharrekoa.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres