kritiken hemeroteka

8.754 kritika

« | »

Ixtorio hautatuak / Roald Dahl (Luis Berrizbeitia) / Elkar, 1996

Ipuin onak Jose Luis Otamendi / Argia, 1996-10-27

Liburuen kontrazalek ez dute beti gezurra esaten: liburu honetan badira irakurleari gogotik nekez kenduko zaizkion ipuinak. Zortzi narraziok osatzen dute liburua: zazpi ipuinek eta egilearen idazletzarako bide bihurriak azaltzen dituen narrazioak.

Dahl-i ez diot nik dohainik ukatuko, asko ditu-eta merituak. Hala ere, Luis Berrizbeitiaren itzulpena iruditzen zait argitalpen honen alderdirik jakingarriena. Gozo, doi eta gertu ematen zaigu berez arrotz zena. Horregatik bakarrik merezi du irakurtzeak. Eta euskal itzultzaile lehenen neure zerrendari izen bat erantsi diot.

Tradizio handi baten itzala nabari zaio Dahlen kondagintzari. Maisuki josten ditu tramak eta egoki jokatzen daki ezustearekin, zinismo tantak tarteko. Ikaragarri ongi marrazten ditu pertsonaiak, estereotipo biribilak tajutzen ditu, atsegina da eta zer pentsatua eman nahi du. Edozeini —eta denei— gustatzeko moduko literatura da, familia osoarentzako modukoa.

Moralista traza hartzen diot Dahl galestarrari askotan, tradizio britaniarreko beste hainbati bezala (Huxler, Orwell, Golding…). Parabola tankera dute ipuinek, egoerarik xumeena gertaera kate kontrolaezina bihurtuko da. Umeak eta gaztetxoak maiz ageri dira, beti izan dira arma baliagarri gogoeta moraletarako. Malezia dario lerro asko eta askori, eta umore krudela. Ironiak eta ohiko galtzaileen mendeku txikiak gertatzen dira giza izakeraren alderdi ilunen aringarri. Hainbat topiko eta rol hankaz gora jarriak ikusiko ditugu, baina manikeismoaren zama ere ezkutatu ezina gertatzen da. Propagandista gaixto eta irribera baten eran, hipokresiaren aurrean bakardade inoiz heroikoa eta aristokratikoa jartzen du batzuetan egileak. Hitchcock-en zinema ekarri dit behin baino gehiagotan gogora.

Ipuin sorta eder honetan, “Autostoplaria” eta “Mildenhall-eko Altxorra” iruditu zaizkit ipuinik ederrenak. Gustuak. Ia-ia Dahlen euskara adina gustatu zaizkit.

Azken kritikak

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak