« Derrotaren fabulak | Bertso-paper printzatuak »
Urrezko maskaradun erregea / Marcel Schwob (Periko Diez de Ultzurrun) / Pamiela, 1986
Urrezko maskaradun erregea Iñaki Camino / Argia, 1986-07-20
Ideia ezinobea Pamielakoena halako idazlearen narrazio-liburua kaleratzea. Ez omen da hau bere libururik ezagunena, “Narraciones imagnarias” nahiago baitu beste jende askok. Guk dena den, iritziak alde batera utzirik, liburu hau aurkeztuko dugu.
Itzulpena Periko Diez de Ultzurrunek egina da, hizkuntza oso zaindurik dagoela ikusten da, lexikoa batez ere. Basanabarre inguruko hizkeraren indarra erabatekoa da morfologiaren nahiz sintaxiaren aldetik.
Ipuinei dagokienez, esan dezagun, fantesiaren eta abenturaren bidea maite duela idazleak, modernitatearekin lotu gai guti ageri baita.
Deskrizio oso landuko testuetan, girotze kronologikoak bere pizua du, jazkera nahiz arkitekturaren aldetik. Ipuinak gehien bat motzak dira, 2 eta 3 orrialdetakoak.
Adan eta Eba berriak, lurra suak hartzen duen lurraldean salbatzea lortzen duten bakarrak; odol koloreko basamortuan, gizonak maitasunez hil eta baltsamatzen dituzten emakume libiar eder eta misterioz beteak; Etiopia inguratzen duten harea desberdinetako bederatzi zirkuluak; begirada gaizto eta intziertoko neskatila bular-txapalak; legenak lotsatuta erregetzari uko egiten dioten erregeak; bufoin maltzurrak; lurra izoztutakoan jaki bila iparralderantz abiatzen diren gizon zintzuak; izurriteak; izpiluek engainiatuta beren burua itsusia delakoan urkatzera doazen milesia birjin ederrak; gatz kontrabandistak; loak harturikako hiriak eta hauek bezalako hamaika abentura eta irudimen apartako saioak.
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez