kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Antologia / Joan Salvat-Papasseit (Koldo Izagirre) / Pamiela, 1995

Joan Salvat-Papasseit Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1996-05-11

Pamiela argitaletxeak Marulanda sail berrian Joan Salvat-Papasseit poeta kataluniarraren antologia bat argitaratu du. Edizioa Koldo Izagirrerena da, beraz, poeta batek beste poeta bati egina, poeta baten lana hobekien ulertzen duena beste poeta bat izaten baita.

Poemok topikoen baztertzaile, aurreiritzi bakoak dira eta berritasunaren asmatzaile, orijinalak, iturri fresko eta garden batetik isuriak. Koloreak dauzkate, usainak, geometria eta ukimena. Beren airera zebiltzan ibaiak ziren J. Salvat-Papasseiten oinak, autodidakta eta proletario batenak, klasikotasun eta akademizismoaren janzkera zurrunetatik kanpokoak; bere eskuak kaligramen egile bilakatu zitzaizkion, jolasgarriak, egunerokotasunaren errealismoa batetik eta bestetik, erotismoa moldatzeko eta modelatzeko tresnak, arrailtsuak (langile, eta, era berean, poeta bati dagozkionak, minaren minaz zeharkatuak) eta arraiak (bere patua bideratzen jakin zuena edo, bestela esanda, patuari obeditzea erabaki zuena, oinazeak eta gainontzeko amargurak ahalik eta ondoen ekidinez); bere begiak egunerokotasunaren hitsa argazkitzeko kamarak ziren, hiriko marrak, formak, lan-tresnak, paisajea eta paisanajea jaso eta jazotzekoak. Bach-en fuga baten oroitzapena poemak horrela du amaiera: “Zirkuko izar hexagonal koloredunak munduaren sintesi guztiak biltzen ditu” (25 or.).

Maitasuna konplexurik gabe kantatu zuen: amodioa eta ardoa, amodioa eta larrosa. Erotismoaren gorazarrea ere xume eta doi eskainia, bere neurriaren jabe zen poeta baten araberakoa.

Eta ironia-zirrizta, Eguberri poema honetako bertsootan bezala: “Bihar mahaian jarririk ahantzi eginen ditugu pobreak / —eta garen bezain pobreak—/ Jesus jaioa izanen da / Behatu eginen digu une batez postreetan / eta behatu ondoren negarrari emanen dio” (27 or.).

Joan Salvat-Papasseit poeta oro bezala bere ametsetan errege izan zen eta errealitatea ukitzean eskale. Poeta oro bezala derrotatua, baina ez bentzutua.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak