« Ttu egin zuen | Irudimenaren hegaletan »
Bâtard / Joack London (Iñaki Ibañez) / Igela, 1992
Elurretako maisua Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-03-07
Iruzkin hau idazten ari naizelarik elurra ari du Euskal Herrian, baita gure itsasbazter honetan ere, eta hara non, elurralde eta izoztaldeetako maisua izan zen Jack Londonen liburu bi etorri zaizkidan eskuetara, lehen malutekin batera. Liburu eder eta laburrak biak, ohean irakurtzekoak edo, hobeto, seme-alabei belarrira kondatzekoak.
Ereinen “Bartleby” sailean, eta “Bâtard” izen orokorraren barruan, izen bereko ipuina —“Bâtard”— eta “Sua pizten” izenekoa euskaratu eta argitaratu ditu Iñaki Ibañezek. Ipuin miragarria da lehena, hala gaiaren aldetik nola bilgua garatzeko erabili duen trebetasunagatik ere. Zakurraren eta gizakumearen arteko heriotzarainoko lehia da gaia, Londonen buru-heziketari egoki-egoki zetorkiona bera. Gai berbera jorratzen du “Sua pizten” izenekoan ere, nahiz eta oraingoan lehengokoan bezain maisu ihardun ez, edo, beharbada, lehenak uzten duen ajeak besterik irakurtzeko ezindurik utzi nauelako da nire iritzi hau.
“Midasen kuttunak” izenarekin, berriz, lau ipuin bildurik dituen beste liburutxo bat argitaratu du Igelak, euskaratzaile Xabier Olarra saiatu delarik. Itzultzaileak berak sarreran dioskunez, ipuin “hauek misterioa eta ustekabea, fantasia eta bizimodu gogorra dute osagai”, eta Londonen ohizko ildo nagusietatik kanpo geratu ziren.
Jack Londonek eta, oro har, menturazaletasunak gure itzultzaile eta idazleen artean duten arrakastaren lekuko dira liburu biok, zeintzuk aldarrika eskatzen duten egile beraren lan handiagoak itzul eta argitara eman daitezen, alde batera utzita duela zenbait urte Hordagoren eskutik argitaratu zirenak, orduko itzulpenak —“Sua pizten” horrena barne— gaindituak eta zaharkituak baitira gaur egun.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez