kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Koaderno Handia / Agota Kristof (Eskarne Mujika) / Alberdania, 1999

Hitz bitan: lilura-garria Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-05-26

Halaxe da, euskal itzulpengintzaz ari garen honetan, ezer gutxi diot, literaturgile gailurreko lanetatik gure inguruan itzultzen ari diren artetik, onak, oso onak eta euskaldunak daudela azpimarratzen badut. Egun, ametsik ederrenean ere urrutikotzat jotzen zen egitasmoaz ari gaitezke lotsarik gabe, eta asko badago egiteko oraindik ere, ez daukagu munduan barnako idazle eta poeta handienen lanak euskaraz ezin ditugula irakurri orain zertan haserre aritu beharrik.

Batez ere irakurri, irakurzaletasunaren aldeko erronka erabatekoa baita, estandarizazioa eta guzti, orain-oraingo euskal itzulpengintza, idatz-tankeraz xume, hizkuntzaz eder, edukiz sakon, eta azken emaitzaz harrigarri. Horren guztiaren adibide dugu Agota Kristofen Koaderno Handia liburua, Eskarne Mujikak ezin egokiago euskaratua.

Liburua berez da bikaina, baina Eskarne Mujikak egindako haren itzulpenak bikaintasun hori pizten du, barne-barnean liluragarriki, gainera. Eraman egiten zaitu, bihotzetik eraman, indar handiz, jakin-minera eta poesiara abailtzen, eta une batez ez dakizu horrelakorik zer eta non aurkitu ahalko duzun irakurtzeko berriz.

Agota Kristofen Koaderno Handia berriro ere irakurri behar, inoiz baino gehiago liburu bat maite izanaren damua leuntzeko.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak