kritiken hemeroteka

8.754 kritika

« | »

Hil aurreko begirada / Ross Macdonald (Javi Cillero) / Igela, 1997

Eleberri beltza Javier Rojo / El Correo, 1997-12-10

Eleberri beltzaren topikoa da, batez ere Chandler-en eredu klasikoari jarraituz egiten diren idazlanetan, botereak (gehienetan aberastasunaren mozorroarekin) bere atzean alderdi ilunak ezkutatzen dituela. Izan ere, honelako eleberri beltzetan, aberastasunak beti gordetzen du hildakoren bat bere armairuan, eta batzutan hau ez da zentzu metaforikoan ulertu behar. Ross Macdonald-en eleberri honetan ere ideia horren inguruan eraikitzen da argumentua. Itxuraz bizitza eroso eta normala daramaten pertsonaia batzuei zerbait berezia (lapurreta bat honetan) gertatzen zaie. Honek abiadan jartzen ditu gertaeren segida eta, hau hasiz gero gelditzea ezinezkoa baita, pertsonaiek gordetzen dituzten sekretuak agertuko zaizkigu, beren iragan ilunak, beraien arteko harreman ezkutuak. Batzutan irakurleak hainbeste korapiloren artean galtzeko arriskuan dagoela pentsa badezake ere, ez du ahaztu behar eleberri hauek pazientzia piskat eskatzen dutela. Denak bere arrazoia du, batzutan irakurlearen susmoak baieztatuz, bestetan alde batera utziz. Elkarrizketak dira liburuaren beste puntu aipagarri bat. Idazleak halako trebezia bitxia erakutsi du elkarrizketa zuzen eta bizi hauek idaztean, baita itzultzaileak ere euskaratzean.

Azken kritikak

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak