kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

...eta gauetik, euria / Fertxu Izquierdo / Pamiela, 2023

Musikaren sinestesiak Ritxi Aizpurua / Gara, 2024-08-01

Fertxu Izquierdok “… eta gauetik, euria” nobelan erabili du “sinestesia” hitza. Badirudi mundu subirano eta askea ez dagoela hain urrun, sistema zapaltzaileari hortzak erakutsiz. Collage musikatua da; langileriak eta intsumisoek batera abesten dute orrialde bakoitzean. Poesia politikoak eta utopiak errealitate bihurtu ditu Fertxu Izquierdok, baina betiere fikzio errealistaren zantzuekin; eta, agian, kontatzen dituen oroitzapen kolektiboek badute alternatiba askatzaileetatik zirrikitu bat irekita pentsamendu autonomoetara, antolaketa zirkularrera. Fikzioak hausnarketarako balio digu, zer ginen azaltzeko eta gauzak nola egiten ziren argitzeko. Etengabeko musikaren zubiak eraikitzen ditu eleberriari pasio gehiago txertatzeko. Kantuak denon egunerokotasunetik gertu daude bizitzan. 1990eko hamarkadako arrazoiak bilatu ditu eleberri musikatuan (bi QR sartu ditu aipatutako kantuekin), eta, batez ere, intsumisioa goraipatzen du autogestioarekin batera. Ez ditu errekuperatu nahi iraganeko balizko iraultzak, edo irtenbideak. Amaiera zoriontsua eman dion arren, inoiz izan ezin izan zen utopiaren alde egingo du, Hakim Bay filosofoak idatzitako “Temporary Autonomous Zone” liburuan bezala. Nostalgiara ekarri nahi gaitu, agian. Gaurko gazteentzat anemonia izan daiteke (inoiz egon ez den iragan baten falta sumatzeko gaitasuna izatea; hots, bizi gabeko zerbaiten nostalgia). “Ez dago federik gabeko garaipenik, ezta iruzurrik gabeko porrotik”, esan du Rotten XIII taldeak. Musikak ez gaitu uzkailiko.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak