« Ametsak eta mitoak | Pribilegioaren sorgortasuna »
17 segundo / Kirmen Uribe / Susa, 2019
Honetara bitartean: huts eta zuriagoa Mikel Asurmendi / argia.eus, 2020-03-06
Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) arrakastatsu hartatik 17 segundo (Susa, 2019) honetara bitartean, 17 urteko aldia joan zaio Kimen Uribe poetari, Kirmen Uribe idazleari. “Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte”, diosku idazleak. Ba al dago poeta eta idazle artean bereizterik? Bego hor! Arrapostu zure esku irakurle. Bitartean heldu eskutik!
Poemak idazten hasi zenean, idazlea beraz, “poema bat, metafora bat” promestu zion bere buruari: eszenek osaturiko poemak, narrazioek gogoetak irudiek osatutako poemak, soilak. Areago, ahots poetikoa ez zen berea beti izango. Ez dago liburu hau hobeto definitzea. Kirmen Uribe idazleak berak egina. Alta bada, idazleak definitu behar al du bere poesia? Bere poeta? Galdera berriz ere! Bitartean heldu eskutik!
Definitu dezadan, ausaz, poeta, ausarki egin ere: “Idazlearen baitan bizi den erbesteratutakoa”.
Hautatutako erbestea (116. orria) poema horrela amaitzen du poetak: “Bagoaz hautatutako erbestera. Jakinik hautatutako erbesterik ez dela”. Bistan da. Baina, ba ote alderatzerik, demagun — demagogiarik barik—, Joseba Sarrionandiaren baitatik erbesteratu poeta eta Kirmen Uriberen baitatik erbesteratu poeta? Galdera berriz ere! Bitartean heldu eskutik!
“Poema baino konplikatuago zara”, entzun behar izan dut inoiz. Izanik ere, zaila baita poema bat azaltzen. Poema esplikatzen saiatzea ere! Poesia ezin da esplikatu. Eta horixe berretsi du liburuan Kirmen Uribe idazleak: “Dylan Thomasen liburua (141. orria) hartu dut berriz ere eskuartean. Oraindik ezer gutxi ulertzen dut, baina berdin zait. Zeinen ederra den”.
Alta bada, 17 segundo liburua, poesia liburua (badaude aintzat hartzeko poemak) poesia ulertzeko manual bat da. Horixe kontraesana! Oraingoan ez dut galderarik pausatuko, ez nadin erretorikoa izan! Erran dezadan, ordea: Bitartean heldu eskutik hartatik honetara bitartean, poesia hutsagoa eta zuriagoa!
Alabari poema (154. orria) “ez zaitez fida botereaz, erabili egingo zaitu”. Alabari lezioak ondu behar izan al ditu poetak, bere burua aurkitzeko? Bere burua zuritzeko? Gomendiozko poesia ote? Hala izendatu behar? Ez egin kasu aholku hauei. Are gutxiago neri.
Oharra: Berbak hauek ez dute Kirmen Uriberekiko ezelako afronturik sortu gura.
Honaino iritsita segi nezake, baina etsiak hartuta nago. Bego! Eta berretsi dezadan, “badaude aintzat hartzeko poemak”.
Iruzkin honen irakurleari “aurkibidea” zor diot eta honatx laburrean: zazpi atal ditu liburuak, ezen eta ez poesia liburuak. Ez ditut izendatuko. Zuk eridenen dituzu irakurle.
Alabaina, gidaliburu edo manual honen bidez hauxe ziurtatu gura nuke: “17 urteren ostean, Bitartean heldu eskutik hartatik hona, 17 segundo metaforiko baino zerbait gehiago behar da, orduko poesia ontzeko”.
Liburuaren abiaburuan Kirmen Uriberen eskutiko Mark Strandenen berba hauek daude, baita iruzkin honen amaieran ere: “Orain, nire bizitzaren erdian gauza guztiak zuriak dira”. Azalpen beharrik ez!
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi