« Olerki-liburu barria | “Peru Leartza’ko” Txillardegi’ren liburua »
Bitargi / Jaime Kerexeta / Izarra, 1960
Bitargi Luis Mitxelena / Egan, 1960
Hemen aipatu nuen Orbelaken ondoren (ikus iazko EGAN, 99-100 orrialdeetan), laster irten da Arantzibiaren bigarren olerki liburua. Itxura apain baino apainagoan dator, mamiari dagokionez. Lauaxeta zenaren Arrats-beranen eite garbia duela esango nuke.
Arantzibiaren bide eta joeraz mintzatu nintzen hemen, esan dudanez, eta ni baino burupe gehiagorekin mintzatzen da orain Aita Onaindia olerkaria Bitargiri ipini dion hitzaurre egokian. Ixilik geldituko banintz ere, ez luke, beraz, inork deus askorik galduko.
Era ikasian eta jakintsuro, herri poesiaren bideetara jo du itxuraz Kerexetak eta zentzuen bitartez atzematen duena da nolazpait ere bihotzeko izkutuen argibide eta ezaugarri. Elkarren ondoan datoz irudi biziak, esaldi laburretan, ur hegiko lizar nahiz makal lerdenen andanak bezala. Zeruan eta olerkariaren gogoan ez da gelditzen giroen eta orduen dantza arina: goizeko eguzki argia, laino euritsua, ilunabar xamurra, izartxoen keinua.
Norbaitek esango du agian aire bat darabilela beti Arantzibiak, nahiz doinua zertxobait aldatu. Egia izanik ere, nork agin diezaioke olerkariari gogoan ez duena kantatzerik? Bestelako soinurik nahi duenak, jo dezala berak danbolina.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez