kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Eutsiko diogu? / Fermin Etxegoien / Erein, 2014

Auto-kulturgintzaren tripakiak Hasier Rekondo / Berria, 2015-03-15

Edorta Jimenezek behin esan zidan euskal kulturan agerikoa ez dela beti sinetsi nahi dugunaren isla. Euskal sortzaile autonomoak askotan ozta-ozta bizi dira, politikari edo funtzionarioen kastek bizi duten paradisu idealizatutik baztertuta erabat. Euskal literaturan, esaterako, inor gutxi bizi da idaztetik zuzenean, eta idazleek bereak eta bi jasan behar dituzte duintasunez eta independentziaz bizimoduari etekinik atera ahal izateko. Azken urteotako politika neoliberalek bultzatutako diru laguntzen murrizketek areagotu egin dute bere kabuz kulturgintzan dihardutenen segurtasunik gabeko egoera gorabeheratsua. Fermin Etxegoienek (Oñati, 1966) lehen nobelan, Autokarabana (Pamiela, 2009) Kritika eta Euskadi saridun laudatu bezain jipoituan, eta aurreko entseguan, Neurona eta zeurona-n (Pamiela, 2004), jorratu zituen euskalgintzaren, eta euskal gizartearen oro har, alde ezkutuenak eta kontraesanak.

Horregatik, apika, aukeratu du Ereinek, idazlea bera autonomoa ez izan arren, Euskadi Irratiko musika kazetari fina baita ogibidez, enkarguzko lanaren itxura guztiak dituen Eutsiko diogu? elkarrizketa liburu hau (2014). Bertan hamabi elkarrizketa ontzen ditu, emaitza gorabeheratsuekin. Galdera bakarra ardatz, Ander Lipus, Estitxu Eizagirre, Luistxo Fernandez, Mari Añes Gorostiaga, Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Hedoi Etxarte, Maider Unda, Iban Arantzabal, Maia Eder Kurutxet, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga eta Miren Agur Meaberen erantzunak jasotzen ditu liburuak. Etxegoienek berak argitu nahi du hitzaurrean aukeraketaren nondik norakoa: “…hil bukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik ziurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoak. Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak…”.

Xedea erakargarria izan arren, eta arestiko definizioan oinarritutako aukeraketaren galbahea lar apetazkoa gertatzen bada ere, esango nuke emaitza nahiko irregularra dela. Batez ere galdera bakar horren eta gainerakoen zein erantzunen edizioak (liburuaren barne diseinuak ez nau erabat konbentzitu, murrizketak berriz ere?) anabasaren itxurak agertzen dituelako. Enkarguzko liburua izanik, ematen du gauzak presaka eta korrika egin direla, xedearen erakargarritasunak itsuturik nonbait. Hala ere, Etxegoienek badu gure kontraesanak agerian uzteko trebeziarik, testigu pribilegiatua baita. Elkarrizketatuaren jakinduriak baldintzatuko du emaitza kazetaritza mailari dagokionez. Arras interesgarriak iruditu zaizkit Ander Lipusi, Miren Amurizari eta Jon Garaño-Jose Mari Goenaga bikoari eginiko elkarrizketak. Beharbada, azalean ez geratzeko erakusten duten gaitasunagatik eta kulturgintzaren tripakiak, odolez eta funtzionarioen menpekotasunez blai, agertzeko ausart agertzen direlako. Esanguratsuak dira Lipusen berbak: “Gure artegintzaren ikuspuntuan ere ez gaude hezita, are gutxiago ekonomian. Horregatik, askorentzat, guk egiten duguna pailazoarena egitea da, kitto”. Txalotzekoa da liburuak sortzaile autonomoen lana erakustearren egindako ahalegina baina batzuetan xedeak ez dira nahikoa.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak