« Elurra sutan | Bizitza moralaren hausnarrerako »
Paper-festa / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2012
Biluztasunaren ederra Leire Zubeldia / Gara, 2013-02-17
Anjel Lertxundik berak esana da egunkari honi 2011n emandako elkarrizketa batean. Eskarmentuaren paperak liburuaren harira egin zituen adierazpen horiek. Liburu sarituaren ahizpa txiki gisa aurkeztu du oriotarrak Paper-festa izeneko hau. Izan ere, idazleak bere aroztegia erakusten jarraitzen du. Bada alde txiki bat, ordea. 2011n argitaratutako saiakera liburuan bere tresnak eta horiekin lan egiteko modua erakutsi zuen. Oraingo honetan, aldiz, aroztegiko biltegian gordetako piezak jarri ditu erakusketan. Era argigarriago batean esanda, narrazio laburrez osatuta dago liburua. Batzuk ideiak edo haziak dira, garatuago dauden testuak besteak. Irakurritako liburuetan azpimarratutako esaldiak, haietatik tiraka egindako hausnarketatxoak, era narratiboan nahiz prosan, aniztasuna da Lertxundiren azken obraren ezaugarrietako bat.
Baina festa hau ez da desordenaren edo espontaneotasunaren etxea. Ez. Bada antolaketa argi bat. Lau zatitan banatuta daude testutxoak. Lehena da Lubakiak barne muinetan, non egilea gerra eta gizarte gatazkari buruz ari den: oroimena, ahanztura, gizakiaren krudeltasuna, erlijioa, egia, justizia edota justiziarik eza bezalako gaiak ikusiko ditu irakurleak atzeko teloian. Bizitza hizpide kapituluan bildu ditu berriz, giza-harremanak eta eguneroko bizitzaz beraz jarduten diren pasarteak. Erbinude zuriarena atala da gehien gustatu zaidana, egilea beste ataletan baino presenteago ikusten delako, agian, edo Eskarmentuaren paperak hura gogorarazi didalako beharbada. Literaturaz luzaro jardun ondoren Heriotza, oinazearen aita kapituluan heriotzaz eta honen izaera saihestezinaz idatziz amaitzen du liburua. Kapituluetako testuak ere ez daude nahi eran jarrita. Aurrekoak ondorengoa ekartzen du, nahiz eta testutxo bakoitza burujabea den.
Dena den, indarguneak ez ezik, ahulguneak ere baditu liburuak. Momentu batzuetan irakurleak interesa gal dezake gai berari jiraka testu bat eta beste bat topatzen dituenean.
Zuzen dabil Anjel Lertxundi: Irakurleak estimatzen du idazlea biluztea. Badu bere arriskua, ados. Baina biluztasunak ez dakar idazlearen heriotza, liburua ixten duen ohartu naiz pasartean iradokitzen den bezala. Biluztasunak edertasuna dakar.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez