kritiken hemeroteka

8.501 kritika

« | »

Negu batez Mallorcan / George Sand / Ibaizabal, 1999

Lilura artistikotik harat Ana Urkiza / Idatz & Mintz, 2000

Balio historiko eta literario handiko obra dela esatea ez da nahikoa. George Sand-ek 1842. urtean atalka idatzitako liburu honek irakurketa asko egiteko aukera ematen du eta hortxe dago liburuaren aberastasun nagusia eta baila erakargarritasuna ere, irakurle mota bakoitzari egokitzeko duen ahalmenean, pain zuzen ere.

Miren Arratibel eta Aintzane Atelak bikainki itzulitako hizkuntza aberats eta lirikoari esker, George Sand-ek 1838an Mallorcan igaro zuen neguaren deskribapena egiten digu. Liburuak ez du kontakizun lineal bat jarraituko, pertsonaia batean gorpuztua eta pertsonaia horri gertatzen zaizkion bidaia abenturetan oinarritua. Liburuak, esan bezala, ez du istorio bat kontatzen, gertakizun historiko askoren bilbapenari esker eta George Sand-en deskribapen, interpretapen edo iritziei esker, gertakizun historikoek egituratzen duten mallorcarren izateko modua baizik, zeina biziki kritikatuko duen.

Interpretazioan oinarritutako iritzi emari ase ezina

Irakurlea, narratzaile interpretatzaile baten aurrean aurkitzen da: iritzia ematen dues eta esaten duenaz azterketa sakon bat egingo duen narratzailearen aurrean. Deskribapen hotz eta urrun batean ez gelditzeko, ordea, narratzailea irakurlearekin harremanatuko da: nondik nora doan azalduko dio, noiz gelditzen eta hasten den, zer azaltzera loan..n gomendioak emango dizkio eta esaten duena interpretatzeko giltzak ere bai.

Irakurlea, orohar, frantsesa da; “gu” eta “mallorcarren” arteko distantzia argiro markatzen baitu George Sand-ek, baina “ni” eta “gu”ren artekoa ere iritzia ematerakoan. Argi dakus beraz irakurkak, zein den idazlearen iritzia, zein frantses gizartearena eta zeta ezberdina mallorcarrena. Erabilera honekin, bi mundo kontrajartzen ditu George Sand-ek: Espainiarena eta Frantziarena.

Kanpo egituraketa erraz batetik sakonera nahaspilatsu batera

Liburuaren kanpo egitura oso eskematikoa da: hiru ataletan banatua dago eta atal bakoitzak bostetik zazpi kapitulura ditu. Lehenengo atalean, idazleak uhartearen deskribapen orokorra egiten digu, bai bere begiek ikusi eta antzeman dutenaren arabera, bai idazleak egiten duen azterketa politiko, ekonomiko eta sozial zorrotzari begira; bigarren atalean, idazleak Mallorcako hiriburuaren deskribapena eskainiko digo; eta hirugarrenean, deskribapenaren urruntasun hotzari ihes egin nahian, ikuspegi gizakorragoa eskainiko du, zenbait pertsonaiaren perfilak aurkeztuz, eta bere familiaz ere zertxobait kontatuz.

Liburuaren bikaintasuna eta benetako aberastasuna, aitzitik, sakonean jorratzen dituen gaietan eta gai horiei ematen then tratamenduan legoke. Liburuaren hasieran, bere lagun François Rollinat-i idazten dionez, bere helburua, uhartea deskribatzea da, garaiko bidaia liburuen asmoari jarraiki, komentario geografiko bat egitea. Geroxeago ordea, bigarren atalean, mallorcarrei buruz pentsatzen duena esateko idazten duela aitortzen du. Eta azkenik, hirugarren atalean, gizakidetasunean oinarrituko duen mezu esanguratsu batez bukatzen du.

Aipatu helburuei erantzun nahi then arrazoiaren oinarrian, beraz, hiru aspektu nagusi azpimarra genitzake: hiru direla atalak, hiru gai nagusiak, eta hiru barne egiturari dagozkion mami eragileak.

George Sand, artearen espresioak liluratuta abiatzen da Mallorca deskribatzera, berak hainbeste aipatuko duen pintura eta poesiaren espresioarekiko lilurak, hain zuzen ere. Bestalde, Mallorcaren edertasunari gainjartzen zaion eta idazleari hain jasangaitza egiten zaion izaera, historia eta bizitzeko modu baten berri emango digo. Eta azkenik, George Sand-ek, beste gauza askoren artean, ezjakina, zekena, sineskorra, diruzalea, berekoia eta maltzurra bezala deskribatuko duen espainola aurkeztuko digo. Mallorcarren artean onartua ez izana sentitzeak, hango egoera eta historia politiko, ekonomiko eta soziala aztertzera bideratuko du; eta ez hod bakarrik, baizik eta hainbeste liluratu uste zuen mundo klasikoaren mirespenari kontrajartzen zaion mundo erromantikoaren ezberdintasunak eta berezitasunak aztertuko dito. Horra hor, bere hiru buruhausteak eta liburuaren hiru gaiak.

Lilura artistikotik gizakidetasunaren bilaketarako zubia

Naturak eta espresio artistikoak eragindako deskribapen objektibo bat egin nahi izatetik, kritika izugarria egitera bideratzen du George Sand-ek bere burua, hau da, hainbeste faltan botako duen gizakidetasuna aldarrikatzera..a bidaiatzearen funtsa gizakidetasunaren terminoetan laburtzera, azken finan. Ez hala ere, kritikatzen duen herriaren ezagutzan oinarritu gabe: “herri bat deskribatzeko, ez baila herriz-herri eta txokoz-txoko, den-dena bisitatu behar; nahikoa da bere historia eta jendea ezagutzea, herri horrek eskain diezagukeena eta herri horri eska diezaiokeguna zen den jakiteko”.

Azken kritikak

Baden verboten
Iker Aranberri

Asier Urkiza

Diesel
Bertol Arrieta

Nagore Fernandez

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark

Jon Jimenez

Basokoa
Izaskun Gracia Quintana

Joxe Aldasoro

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Mikel Asurmendi

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak