« Iesukristoren bizitza | Arantzazuko Amari poz-jarioak »
Muga, Irri-antzerkia Ekitaldi bitan / Antonio Maria Labaien / Euzko Yakintza, 1954
Muga A. / Euzko Gogoa, 1954-09
Aspaldi erakutsirik daduzka Labaien iaunak antzerkirako trebetasun eta doaiak. Gutxi, gaurdañoko idazleen artean, ark bezin antzerki ugari eman digunik, are gutxiago ain ederrik sortu duenik: “Mateo Txistu”, “Euskal Eguna”, “Iparragirre”, “Gizon bizarpeituti… “, “Irunxeme” eta abar, makiñabat aldiz euskal-teatroak beren ioku alaiz bete dituten antzerkiak. Gaiñera Labaien’ek sortu eta eutsi zion “Antzerti” ezin ahantzizko aldizkari ederrari. Amaikatxo teatro-lan bikain argitara ziran 1932-36 urte bitartean. Beraz, ez da atzo goizekoa Labaien iauna euskal teatroaren zelaian.
Eta oraindik ere, al dun neurrian, gogoz ekiten dio antzerki saillari, gogoz eta kemenez. Gaurkoan irri-antzerki bat damaigu, “Muga” alegia, bi ekitalditan. Izenak berak aski garbi erakusten digu zertaz ari dan antzeki au; mugako goraberataz, kontrabandaz alegia, gure muga-gizonen etorri oparoenaz. Trebeki antolatu ditu egilleak irri antzerkitxo onen guna ezezen bilbea ere. Ikustekoa da nolako erosotasunez mugitzen diran ango antzez-lagunak, nolako errextasunez darien elkar-izketak: auxe duzute, ene ustez, mugaz gaurdaño egin dan saiorik, eder, egiti eta bizkorrena. Aintxen ageri zaizkigu, muga-gizonez landa alde bietako muga-zainak ere, karabinero ta gendarmak alegia, eta iru izkera naasirik darabilzki agerraldi batzuetan, pantzera, españera ta euskera. Parre goxorik eragingo dio noski, euskaldun entzun-zaleari, antzerki bizi onek. Baiña badu, irritartean, barneagorik ere eta egi sakonik aski ialkitzen ditute antzez-lagunek bidegabe erdibitzen gaitun muga aizuna dala-ta. Irriz ta parrez, egoki ta zinki ordea.
Alabaiña oraindik emateko dauzka Labaien iaunak antzerki saillean bere onenak. Ezagutzen dugu argitara gabe daukan antzerki eder bat orainartekoak baiño ederragoa. Lan bikain orrek ere laster izango al du bere aldi. Anartean ar bitza gure adiskide on eta lankide piñak goraintzirik miñenak. Eta luzaro iarraituko al du euskal gogoak, teatroaren bidez, alaitzen eta alatzen. A.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez