« Ezer ez da bakarrik sortzen | Euskaraz, arren »
Gazteri berria, Kantagintza Berria / Belen Oronoz / Erein, 2000
Ez Dok Amairu Javier Rojo / El Correo, 2000-10-04
Belen Oronozek Gazteri berria, Kantagintza Berria izena duen saiakera honetan 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen fenomeno artistiko kulturala gogoratu nahi izan digu. “Ez dok Amairu” taldearen historia idatzi nahi izan digu, gertaerak bere testuinguruan kokatuz eta (eta hauxe da, nire ustez, liburuaren berrikuntzarik interesgarriena) Katalunian urte horietan gertatu zenarekin konparatuz. Nova Cançó-ren jatorria izan zen “Els Setz Jutges” taldearekin egindako konparazio honek euskal taldearen nondik norakoak hobeto ulertzeko eta gure artean gertatu zena perspektiba zabalago batekin ikusteko bide interesgarria eskaini ahal digu. Idazleak datuak, talde horietan parte hartu zutenen iritziak jasotzen ditu; liburuaren amaieran kronologia eta diskografia zabalak eskaini ere bai. Azalpen historikoa den aldetik, beraz, ondo hornitutako liburua dugu, baina, beharbada, zenbait irakurlek eskertuko lukete, datu horiez gainera, urteetako perspektibak eman dezakeen fenomenoaren balorazio kritikoagoa. Dena dela, liburua interesgarria da eta, bide batez, balio digu erakusteko nola denborak mitiko bihur ditzakeen urterik ilunenak ere… Bukatzeko, aipagarria da, baita ere, Ramon Saizarbitoriak idatzi dion hitzaurrea.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi