« Zakurkeriaz | Beldurra eta abentura »
Oker ttiki garrantzigabeak / Antonio Tabucchi (Fernando Rey) / Alberdania-Elkar, 2007
Zalantzaren kezkaz Mikel Ayerbe / Berria, 2007-05-13
Itzulitako liburu bat irakurri ondoren, komenigarria izaten da liburuaren hasierara itzuli eta idazlearen bizitza eta obra azaltzen dituen hitzaurrea berrirakurtzea —liburuak normalean itzultzaileak egiten duen hitzaurrerik badu behintzat—. Gehienetan hitzaurrearen lehen irakurketa azalekoa izaten delako, irakurleak itzulingururik gabe esku artean duen liburuan sartu nahi izaten duelako. Ikastolan, derrigortzen zizkiguten liburuetako hitzaurrea irakurtzea beharrezkoa zen galdetzen genuela gogoratzen naiz, hitzaurrea liburuaren zati izango ez balitz bezala. Hitzaurre horietan, idazlearen bizitzaz eta obraz gain, irakurriko den liburuaz kontu zehatzak biltzen dira. Esan beharrik ez, sarrerako xehetasunek garrantzi gutxi izango dute liburua irakurri ezean. Behin liburua irakurrita, ordea, hitzaurrean esaten direnak berrets edo gaitzets ditzake irakurleak. Eta Fernando Reyk itzulitako Antonio Tabucchi idazle italiarraren Oker ttiki garrantzigabeak liburuarekin ere berdina egitea aholkatuko nuke. Irakurri hitzaurrea, gero jarraian datozen Tabucchiren oharrak eta hamaika narrazioak irakurri eta azkenik, hitzaurrea berrirakurri.
Izan ere, Fernando Reyk egoki eginiko hitzaurrean Tabucchiren narrazio hauek ulertu eta kokatzeko klabe esanguratsuak biltzen dira. Idazle italiarraren helburu nagusia zalantza eragitea dela kasu. Gizartea eta errealitatea sostengatzen duten zutabeak kolokan jartzea: “Dudarik gabe, galduak gaude” aldarrikatuz. Esan eta egin, hamaika ipuinotan okerraren eta zuzenaren arteko zalantzak eta gogoetak ageri zaizkigulako. Izenburuko paradoxatik hasita, garrantzi gabeko okerrak ez liratekeelako oker izango. Baina, inork badaki non dagoen okerra eta zuzenaren arteko muga? Zein dira oker garrantzitsuak eta zein garrantzigabeak?
Eta, zalantza edo duda pizteko, zer hoberik protagonista deserrotuz beteriko narrazioak egituratzea baino. Ipuinotan galduta ageri diren pertsonaiak nagusitzen baitira. Ingurune arrotzean mugitzen direnak: iragana gehiegi aldatu eta oraina ulertzen ez duten pertsonaiak, iheslariak, bidaiariak, besteren etxean oporrak pasa behar dituen umea edo erretiroa gainean izan eta zer egin ez dakien gizonezkoa. Narrazio baten izenburua baliatuz, “Any where out of the world” leudekeen protagonistak.
Narrazioen tonua ere halakoxea baita, zalantzaz betea. Ipuin batzuk berehala harrapatzen duten irakurlea. Akziozko edo intrigazko ipuinek erritmo bizikoak dira eta zalantza narrazioko ekintzetan ageriko zaigu: “Rebus” ipuinean traizionatua eta baztertua izan den gizonaren baitan leudeke galderak; Esku-aldaketa-n ere antzerako gaiak ukituko dira; “Uharteak” ipuinean presoak kartzelako zaindariari eskatuko dion mesedean agertuko dira zalantzak. Baina beste batzuetan kostatu egiten da narrazioetan sartzea. Hitzaurreko Fernando Reyren hitzak erabiliz: “Istorioaren beraren haria ere zail harrapatzen da batzuetan”. Narrazio lausoak dira, jazotzen ari den egoeraz argibide gutxi ematen ditu narratzaileak. Eta ezinbestean, benetan zer gertatzen ari ote den zalantzak izango ditu irakurleak. “Neguaren esperoan”, “Gelak” eta “Gorroto gordea eta hodeiak” gisa honetako ipuinak dira.
Hala ere, zalantzarik gabeko kontua Fernando Reyk Tabucchiren lanak itzultzeko egin duen ahalegina da. Denbora gutxian, idazle italiarraren hiru liburu itzultzea ez delako meritu makala. Lehendabizi Pereirak dioenez maisulana itzuli zuen eta orain, batera kaleratu dira Oker ttiki garrantzigabeak eta Porto Pimeko dama. Duela gutxira arte Tabucchiren lanak euskaraz irakurtzeko aukerarik ez izatetik, irakurleak orain zer irakurri erabakitzen izango ditu zalantzak.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi