« Abertzaletasun azkona | Neguko zirkua »
Nola hustu nuen gurasoen etxea / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2005
Ondarea Javier Rojo / El Correo, 2005-10-19
Lydia Flem idazle frantziarraren “Nola hustu nuen gurasoen etxea” izeneko liburuaren itzulpena irakur dezakegu euskaraz. Bertan kontatzen da nola idazlearekin identifika daitekeen narratzaileak aurre egin behar izan zion gurasoen gauzen jabe egiteari, hauek hil ondoren. Egiazko esperientziatzat eskaintzen bada ere, ez dago inolako arazorik liburua nobela izango balitz bezala irakurtzeko. Idazlearen kezkak eta dudak agertzen zaizkigu liburuan, gurasoenak izandako gauzen etorkizuna erabaki behar duenean. Oparitu, saldu, bota edo gorde: hauek dira aurkezten zaizkion aukerak. Baina aukerak aukera, sentimendu bitxia jabetzen da narratzaileaz, zeren dudatan jartzen baitu eskubiderik ote duen gurasoek bizirik zeudelarik eman ez zizkioten gauzak eskuratzeko. Eta topatzen duen objektu bakoitzeko oroitzapen bat, sentimendu berri bat pizten zaio narratzaileari. Familiaren iragana ezkutatzen duen isilaldiari ere egin behar dio aurre narratzaileak, familia nazien jazarpena jasandakoa baitzen. Idazlea, ordea, psikoanalista da, eta batzuetan auto-analisian aritzen dela dirudi eta oso erretorikoa izateko joera dauka, behintzat euskal itzulpenean. Eta ezaugarri hauek mugatzen dute libruuak eduki lezakeen literatur balioa.
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta