« Biolinaren doinuak | Hitz egiteko modu bat »
Griot / Jon Arretxe / Elkar, 2004
Jon Arretxeren alderik serioena Alvaro Rabelli / El País, 2005-02-06
Griot esaten ei zaie Burkina Fasoko kasta berezi bateko kideei. Jon Arretxek bidaia egin zuen Afrika beltzera eta bertatik ekarri digu Griot bidaia-kronika.
Honekin, bihurtu da bidaia-liburuetara, bere aide seriora, nire ustez, eta beharbada beste askoren ustez, ondoen jorratzen duen arlora. Ez du bidaiaren beraren xehetasunik egiten, bidera irtendako jendearen erretratua baino. Horrela kronika biografia txikia bihurtzen da. Miseria gorrira eta bazterrera kondenatu ditugun burkinafasotar askoren bizitza zertzeladak, baita Afrikak erakarrita afrikar bilakatu diren europar bitxienak ere dira kontagai. Aisha, Issouf, Uliviero, Cisse, Sadou eta hamaika bat gehiago dira unea bizi baino ezin duen Afrika beltza. Afrikari geroa ukatu zaio, eta bere seme-alabak behartuta daude bizimodua ahal moduan irabaztera. Horretan burkinafasotar benetako griotak dira zuriei ahal dutena ateratzen.
Baina behartu, Europan eta Ipar Amerikan etorkina izatera behartu egin ditugu. Orain Afrika beltz horren zati bat gure artean bizi da, bazterrean bizi ere, baina gugan eragina izango dute. Nabarmen-nabarmena da liburu honetan mundu bi hauen kontrastea. Han txirotasunik gorriena, baina hemen aberastasunak bizi-poza eta jendearen arteko harremana tragatu du, oraindino Burkina Fason eusten zaion bizi-poza. Imajinatzen dituzue hemendik lasterra hemengo urne afrikar euskaldunak bide bazterrean Jon Arretxeren bizikleta noiz pasako galdetzeko. Nazara! Afrikan zer berri?
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez