« Itsasoan uharte (amets galduen hondamendian) | Oihan hitzean mundua »
Karena / Alaine Agirre / Elkar, 2021
Barruez eta marruez Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-03-12
Erditu den gorputz baten oinaze sakonaz mintzo da Alaine Agirre bere azken eleberrian: “Momentu horretan egin du azalera Minak, atzaparrak iltzatu ditu arrakala bat zabaltzeko, arrakala horren aldi banatan apatx bana sartu, eta, ertzetarantz eramanez, zabaldu egin du emakume gorputz hori, erdi-erditik”. Trantze mingarria izan ohi da, eta are mingarriagoa haur hil batez erditu behar bada. Linboa desagertu zela jakinarazi zuten duela ez asko, baina jendartearen linboan jarraitzen dute haurrik besarkatu ezin duten amek.
Protagonistak, amatasun sena haize-oihal, odisea neketsua egingo du osasun sisteman barrena; baina bere itsasontzia kolpeka hartuko du enbatak. Irakurleak hasieratik daki umekia ez dela haur izango, eta angustia hori hauspotu egiten du amari haurdunaldia zenbat kosta zaion jakiteak: lagundutako ugalketako unitateko prozesua ere deskribatzen du idazleak. Tabuei papar-hegaletatik heldu eta astindu egin ditu Agirrek. Ikaragarri gogorra da kontakizuna. Protagonistaren oinaze psikologikoa eta fisikoa zehaztasun harrigarriz deskribatuak daude zenbait pasartetan. Hiztegi zientifikoa eta hotza darabil beste batzuetan; eta halakoetan, bere minetik distantzia hartzea lortu duen pertsona bat dirudi, oraindik ere shock egoeran, minaren kudeaketa beranduagorako utzita. Idazleak min akutua jasangarri bihurtzen asmatu du kapituluak bizpahiru orrialdetara errendituz. Egiturari dagokionez, sei partetan banatua dago: diagnostikoa, intseminazioko fasea, in vitro ernaltzeko saiakerak, haurdunaldia, Menorcako egonaldia eta sendatze bidea. Atal bakoitza erditzearen lehen pertsonako kronikaren zati batekin ixten da. Osasungintzako profesionalen aurrean sentitu daitekeen zaurgarritasunaz mintzo da liburua; eta, batez ere, amatasunaren mugez gogoeta egiten du. Karenaz eta ez garenaz.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza