« Beste Dekamerone tipi bat | Urrezko pipiten bila »
Zamaontzia / Iñigo Aranbarri / Susa, 2011
Zamaontzia I.E. / Aizu!, 2011-11
Zamaontzia Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela da, kontakizun asaldagarria, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa, doilorkeriaren destaina. Asaldagarria, abandonua, atsekabea, doilorkeria, destaina… liburuaren atzeko aldean ageri den azalpenean gehiago dira hitz ilun eta gogorrak gozoak baino. Nobela bera ere halakoa da. Distantziatik idatzita egon arren, Nerea protagonistak bere ikuspuntutik idazten dio aitari hamabost urte atzerago gertatutakoari buruz; badirudi denborak ez dituela erabat sendatu edo ahantzarazi orduan sortutako zauriak. Hogeita zortzi urteko emakumeak hamahiru urteko alaba abandonatu izana leporatzen dio aitari, baina ez da bera abandonatu bakarra. Nerearen aitona Mateo ere amaren magaletik erauzi zuten, behar ez zuen lekuan eta garaian jaio zelako; Edwin marinela, berriz, Abrako portuan geratu den zamaontziaren armadoreak abandonatu du, eta herritarrek arbuiatu.
Laguntasunaren babesa, hori ere aipatzen du liburuaren atzealdeko iruzkinak. Baina hortik gutxi du Aranbarriren istorioak, izatekotan ere, abandonuaren ondorioz eragindako triskantza emozionalak konpondu nahi dituenaren ondorioa besterik ez da. Giza portaeraren ikuspuntu ezkorra Aranbarrik erakusten diguna. Hala ere, gustura irakurtzen den nobela da, neurri handi batean, idazlearen prosa eder eta aberatsari esker.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza