Abeslari burusoila / Eugene Ionesco (Jon Muñoz Otaegi) / Ibaizabal, 2001
Zentzutasuna zalantzan jartzen duen ustezko zentzugabekeria Juan Luis Zabala / Maxixatzen, 2002-02
La Cantatrice chauve eskolan ezagutzeko zoria izan nuen nik irakaskuntza ertaina deitzen den horretan, institutuan. Ez zen suerte makala izan, alajaina! Oraindik ere gogoan daukat harritu eta liluratu egin ninduela zentzurik gabeko jario absurdu baina hala ere distiratsu hark. Geroztik, oholtza gainean ikusi izan dut, antzeztua, gauzatua, eta, lehen irakurketan adinako harridura ez sentitu arren, beti iruditu izan zait obra atsegina. Ez, ordea, atsegina, besterik gabe, barregarria delako eta aise irakurri edo ikusteko modukoa; atsegina, batez ere, norberaren alderdi ezkutu bat baino gehiagoren konplize egiten delako, munduan eta inguruan hobeto sentitzen laguntzen duelako, zuzentasun arrazionalaren loturetatik libreago, irakurketak edo antzezpenak irauten duen bitartean behintzat.
Zentzurik gabeko jarioa esan dut arestian, eta ez dakit oso ondo esana dagoen hori. Ionescoren obra maite duen batek baino gehiagok errieta egingo lidake, irakurriz gero. Eta neuk ere ez dakit guztiz zentzugabea den zentzutasuna zalantzan jartzeko gai den ustezko zentzugabetasuna. Eta halakoxea da, dudarik gabe, Ionescorena.
Orain Ionescoren lana euskaraz irakurtzeko aukera dago, Abeslari burusoila argitaratu baitu Ibaizabal argitaletxeak, EIZIE elkarteak bideratzen duen Literatura Unibertsala bilduman. Jon Muñoz Otaegik egin du itzulpena. Ez du arlo horretan egiten duen lehena, berak itzuli baitzuen Choderlos de Laclos-en Harreman Arriskutsuak ere, duela ia lau urte argitaratua.
Liburu on ugari bereganatzen ari da azken urteotan euskara. Egia da ohitura faltak zaildu egiten digula (gehienoi behintzat) literatura unibertsaleko obren euskarazko itzulpenen irakurketa. Liburu honen kasuan, esaldiak laburrak eta sinpleak dira, eta irakurketa arin eta bizia egiten da. Merezi du, beraz, aproba egitea.
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta