« Mikel Lasaren Dendoraldi bat infernuan | Ipuin antzeko alegi mingotsak »
Denboraldi bat infernuan / Arthur Rimbaud (Mikel Lasa) / Erein, 1991
Iluntasun argitsua darion poesia puroa Jon Arano / Euskaldunon Egunkaria, 1991-05-04
Gehiegizko eraginik jaso gabe, ezpada zerion musikalitatearena, poema hermetikook gaztelaniaz irakurri genituenok, euskaraz irakurtzearen arreta gehiago ipini diegu. Haren heriotzaren mendeurrenerako, negroa balitz bezala lan egin du prestatzaileak. Mikel Lasak berak dioen bezala, Rimbaud, poeta zaila izanik, ez da inoiz opakoa, harenei poesia onenak berezko duten iluntasun argitsua darie eta aurrekoan baino zentzu gehiago aurkitu diegu.
Ulertu gabe irakurri daitekeen poesia puroa, poesia ez duzuela ulertzen diozuenetzat! Talentu guztiak zituen Arthur bidenteak eromenerako bidaialagun hartzen du irakurlea, gauaz haratago, Cimeriarantz. Zegokion zerua ezarririk zetorkiola eta zerura jaurtikitako poeta da; dena suntsitu nahi izan zuen charlevildarrak, itukinaren lelo zaharra haustekotan. Jainko maitasunen beharrik ez dagoela jadanik eta infernuan dagoela uste du, beraz han dago. Gero, bere burmuinean bilduriko lilurez beste egin zuen. Gurutz gehiago dago sobrare jendeen buruetan eta gurutz-botatzaile batek ezin ezer gutxi egin. Krimenaren aidean destilaturiko aitorkizunak eta eldarnio ozpinduak dituzu horkoak, bere buruari aingeru edo azti eritzi, moral orotarik aske, lurrari jaurtikia izan eta behar baten bila zebilarenak. Luma darabilen eskuak goldea daramana lain balioko du, baina badaezpada ere hor dago aldarean Rimbaud oraindik. Poeta fundamentala dugu poeta-umea, oinezko eroa. Honelako edizio ezinbestekoak, berriz, kopeta altxatzen lagunduko digute, badugunez beharrik. Balizkoenetan, gehien maite ditugun hitzak isuri dizkigu hona poeta donostiarrak.
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta