« Barrutik | Une iragankorrak »
Elurte amaiezina / Agustin Fernandez Paz (Xabier Aranburu) / Elkar, 2016
Elurte beldurgarria Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-07-16
Agustin Fernandez Paz idazle galiziarraren “Elurte amaiezina” argitaratu da euskal bertsioan. 1947ean Villalban jaio eta aste honetantxe hil den idazle honek eskarmentu handia du gazteentzat liburuak idazten, bere idazlanek izan duten arrakastak ondo frogatzen duen bezala. Bestalde, euskaraz ohikoak dira bere lanen bertsioak. “Elurte amaiezina” izenburua duen liburu hau ere gazteei zuzenduta dagoela ematen du. Egituraren aldetik nobelaren eta narrazio enmarkatuen artean kokatzen da idazlana: egitura narratibo baten barruan pertsonaiek elkarri kontatzen dizkioten istorioak agertzen zaizkigu. Argumentuan kontatzen da nola hotel apartatu batean elkartzen diren idazle eta gidoigile batzuk telebistarako atondu behar dituzten gidoiak prestatzeko. Pertsonaia guztiak bereziak dira, aldez edo moldez guztion langintzak literaturarekin zerikusia baitu. Hotelean dauden bitartean, elurra hasi du etengabe, halako moduan non isolatuta geratzen diren. Inguru erasokor horretan, argindarrik gabe eta hoteletik irteteko aukerarik gabe, pertsonaia horietako batzuek prestatzen dituzten istorioak kontatzen dituzte. Beldurrezko literatura barruan sartzen da nobela hau, Mary Shelleyri buruz egiten dituzten komentarioak lekuko, besteak beste, beraien egoera eta Frankenstein sortu zeneko egoera nahiko paraleloak baitira. Isolatuta dauden bitartean pertsonaiok asmatzen dituzten istorioak beldurrezkoak dira, baina pertsonaien egoerak ere beldurrezko istorioaren abiapuntua inplikatzen du. Bi maila horietan mugitzen da argumentua, pertsonaiek bizi duten egoera beldurgarria eta beraiek asmatzen dituzten istorio beldurgarriak tartekatzen direlarik. Beldur motari dagokionez, kontakizun gehienetan mamuen istorioekin egiten dugu topo. Esan behar da pertsonaiek kontatzen dituzten istorioak nahiko topikoak direla, azaleko xamarrak, haietariko batek ere ohartarazten duen bezala. Benetako beldurra haien inguruan zabaltzen ari den elurtearen kausan dago. Eta kausa horren azalpenean ari delarik, nobela ideologizatu egiten da diskurtso apokaliptikoa eskainiz.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez