« Postariaren mendekua | Nobela ote? »
Back to Leizarraga / Kepa Altonaga / Pamiela, 2015
Atzera Garbiñe Ubeda / Berria, 2015-05-26
Aspaldian ez bezala, saiakera liburu bat ibili dut eskuartean, Kepa Altonagaren Back to Leizarraga, euskal prosaren kalitate gabezia nabarmentzera heldu dena. Itzulpenak adibidetzat hartuz, geure idatzien zehaztasun falta jarri digu agerian, gure hizkuntza jasoaren kanon eza, gure “errakitismo espresiboa”. Arretaz irentsi dut; hasi eta buka, etenik ere egin ezinik, Hasier Etxeberria edo Anjel Lertxundi adina dibertitu ez naizen arren —barka—. Egia esate alde, barrenak uzkurtu dizkit liburuak. Anabasa sortzeko artea besterik ez delako izan, antza, azken mende beteko jardun nagusia. Eta ondorioz, aurrea hartuta behar luketen eremuan, jakintzazkoan, erdaraz aise eta gusturago hegaldatzen direlako euskaldunak, euskarazko ordaina izanagatik ere.
Ados geundeke. Frogatu duena frogatuta, garbizalekeria bazter utzi eta eredu klasikoari heldu behar genioke atzera, Back to Leizarraga; erlatibozko esaldiak erabili, lexikoa aberastu eta eskas ditugun 20.000 hitz horiei beldurrik gabe heldu, gainerako hizkuntzek egin duten bezala. Zehaztasunaren izenean.
Baina ez nintzateke zintzo arituko, horrek, hedaduraz, egunerokoari begira sortzen didan bertigoa azalduko ez banu. Haurrak bezalakoak garelako sarri askotan: kanpoko janaria, beti, etxekoa baino hobea.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez