kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Leuropa / Pablo Sastre / Susa, 2002

Leuropa Jon Kortazar / El País, 2002-07-29

Pablo Sastrek emigrazioaren gaia hartu du kontakizun, bere Leuropa nobelan. Idazleak aitortzen du Lamerica filmak eragin handia izan duela nobela sortzeko orduan.

Emigrazioaren nobelaren lehen zantzuak ditugula esan dezakegu. Hemen dugu jada, magrebiar etorkin baten semea nobela bateko protagonista. Baina euskal herri honetan bere burua gustura aurkitzen ez duena, pertsona bat baino gehiago “pertsonaje bat banintz bezala” sentitzen duena bere burua.

Nobelan hizkera miresten dut, orijinala agertzeko modua, eta diskurtso baten eraketa da hasieratik nobela, hizkera baten eta kontzientzia baten jarioa. Agian errekurtso nagusi gisa ongi dago, baina nekosoa gertatzen dela ere esan behar nuke.

Azkenean bere erroak izango direnen bila ari den pertsonaiaren bidaia da hau. Arrotza Euskal Herrian, Marokoko marjinalitatean aurkituko du bere nortasuna, lagunen artean. Eta ez dakit bukaera hori sinesagrria den, ideologia aldetik zentzuzkoa izan arren.

Zenbait zertzelada berri aurkezten duen hizkera miresten dut, ahoskera eta ahozkotasun bizi eta malgua da hau.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak