« Ihes egin nahi? | Silabetan »
Belarraren ahoa / Harkaitz Cano / Alberdania, 2004
Belarraren ahoa Asier Sarasua / Eibartik, 2011-03-27
Harkaitza Canok 2004. urtean idatzitako nobela laburra. Kontakizun indartsu eta poetikoa. Urte hartako Euskadi Saria. Gomendagarria.
Horrelaxe dio kontra-azalak: “Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan preso, Charles Chaplin komediantea. Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara. Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan.”
Ba, bai. Ondo definitzen du liburua testu horrek. Ukronia bat da istorioaren abiapuntua. Canok zilipurdi ematen dio gerraren emaitzari, Hitler garaile jarriz, eta txiribueltaka murgiltzen gaitu historia kontrafaktual honetan. Erritmo biziz eta indar poetiko handiz idatzitako kontakizun honetan.
Idazkera dotore eta landua darabil idazleak. Ez horregatik nekagarri edo gaitza. Abilezia handiz josten ditu, gainera, esaldi luzeak, ideiak eta irudiak, eta egoera surrealistak. Harkaitz Canoren beste liburu batzuetan ere ezagutu ditugun baliabideekin: eszena zinematografikoak, ironia handia, sinbolismo handiko irudiak… Ipuin luzea da Belarraren ahoa (edo nobela laburra, nahiago baduzue). Neurri egokian idatzia, ez luzeegi, ez laburregi; arratsalde batean disfrutatzeko moduan. Izan ere, hitz eta esaldi guztiak oso ondo neurtu baititu Canok, kontakizunari erritmo egokia emanda. Ederra, sarkorra. Asko du prosa poetikotik. Ziurrenik baita ariketa estilistikotik edo ikerkuntza literariotik ere. Tarteka, Bariccoren Seda gogoratu dit.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez