kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

Azken patriarka / Najat el Hachmi (Jexux Mari Zalakain) / Txalaparta, 2016

Azken patriarka Alaitz Andreu Eizagirre / Aizu!, 2017-02

Boterera iristea ez da zaila; batzuetan, jaio besterik ez da egin behar. Eta halaxe gertatu zitzaion Mimun Driutxi, haren amak erditu zuen lehen haurtxo zakilduna izan baitzen.

Halaxe gertatu zitzaion, eta pribilegioz beterik jaio zen; batez ere, emakume izendatutakoen konturako pribilegioz josita. Izan ere, batek pribilegioak baldin baditu, beste bat azpiratuta dago beti.

Halaxe gertatu zitzaion, bai, Mimun Driutxi: boteredun jaio zen. Boterera iristea ez da zaila; eustea, ordea, konplexuagoa da. Hain zuzen ere, botereari eusteko etengabeko ahalegin hori da Mimun Driutxen bereizgarria. Ez diezaiola inork zakila txikitu (edo bere botere gunetik bota).

Eleberrian, Mimun Driutxen alabak kontatzen digu aita patriarkaren istorioa; alabaren begien iragazkitik igaroa, beraz. Horrexek kentzen dio boterea, izenburuak dioen bezalaxe, azken patriarkari.

Estilo arin, bizi eta zorrotzez kontatu digu Najat El Hachmi idazle kataluniarrak Marokon hasi eta Bartzelona inguruan amaitzen den kontakizuna; kontakizun gordin bezain gogorra.

Gizarte (ohitura, sinesmen, kultura, politika) matxisten makineriaz jabetuko da irakurlea, eta argi ikusiko ez dela Marokon jaio behar patriarka izateko… Ziur bainago ezagunak egingo zaizkiola azken patriarkaren trikimailuak.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak