kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Zorion klandestinoa / Clarice Lispector (Iñigo Roque) / Erein - Igela, 2015

Ifrentzua Javier Rojo / El Correo, 2015-07-04

Clarice Lispector idazle brasildarraren “Zorion klandestinoa” izenburuko narrazio bilduma argitaratu berri dute Iñigo Roqueren euskal bertsioan. Honelako idazle baten aurrean batzuetan ez dakit zer den interesgarriagoa, bere literaturaren ezaugarriak ala bera bezalako idazle batek irudika lezakeena. Argi dezadan: Clarice Lispector (1920 – 1977) emakumezkoa, Ukrainan jaioa, judua eta idazle brasildarra izanik (bakoitzak hauta dezala hurrenkerarik egokiena), haren identitatea behin eta berriro kolokan dagoela ematen du, etengabeko besteratze prozesuan murgilduta egongo balitz bezala. Identitatearen izaeraz kezkatzen den batentzat idazle honek adibide aparta dirudi arazoa aztertzeko. Eta idazlearen izaeraz, identitateaz edo dena-delakoaz gainera, berak sortutako idazlanak ere baditugu. Neurri batean, identitatea eta besteratzea bezalako gaiak agertzen dira “Zorion klandestinoa”n bildu diren narrazioetan. Istorio hauek askotan haurtzaroko mundura bideratzen dute irakurlea. Izan ere, pertsona bati gertatu behar zaizkion gauzarik inportanteenak haurtzaroan baino ez baitira jazotzen. Ipuin hauetan ez ditugu balentria handiak kontatzen dituzten istorioak aurkituko, baizik eta egunerokotasun arruntean bizi diren pertsonaia batzuei gertatzen zaizkien anekdota txikiak, ohikoak, pertsonaia horien bizitzetan ez baita ezer apartekorik gertatzen. Baina argumentuaren izaera bereziari erreparatuz gero, aipamen berezirik mereziko ez luketen bizitza arrunt horiek, existentzia azaltzeko gai diren metaforak bihurtuta agertzen dira idazle honen literaturan. Gertakari xume bat, inork garrantzi handirik emango ez liokeena, literaturari esker gairik sakonenetan murgiltzeko bidea da. Lispector-en ipuinetan gauza sinpleenen ifrentzuan dagoen beste errealitate hori azaltzen zaigu, askotan abstraktu samarra ere badena. Eta bere idazkerak horretan ere laguntzen du, sinbolismorako eta estilizaziorako joera abstrakziorako baliabide egokitzat har daiteke-eta. Haurtzaroa erdigunean dagoelarik, narrazio hauek malenkonia kutsua dute, baina haurtzaroa ez da aurkezten galdutako paradisu baten moduan, mundua eta bizitza ulertarazten dituzten epifanien garai gisa baizik.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak