« Amodio atomikoa | Ortzadarra sutan »
Kastilla Zaharreko ipuin-zaharrak / Miguel Delibes (Patxi Apalategi) / Hiria, 2002
Txokotik mundura Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-09-29
Aspaldiko kontua da; urteak beraiek gogoratzeko ahalmena baino azkarrago doaz, baiki. Aspaldi idatzi baitzuen Miguel Delibesek liburu hau eta aspaldi itzuli euskarara Patxi Apalategik. Garai hartan bazen Baroja izeneko argitaletxea eta txirrika-txarraka liburuak egiten genituen (“gu” garai hartan “gu” ginen, baina orain ez dakit “gu” idazten dudanean zer idatzi nahi dudan). Patxi Apalategik, oroitzen naizenez, itzulpen ederra ekarri zigun: Delibesen testua bere bihotz taupadetara moldatua. Kastilla Zaharra Atauna ekarri zuen, ataundarrak Kastilla Zaharrekoak balira bezala. Literaturaren miraria horixe baita: norbaitek bere herriari buruz idazten du, eta idazten duen hori beste herrikoentzat eredu bihurtzen da. Beste herrikoek beren burua ikusten baitute beraiek idatzi ez duten testuan, hizkuntza desberdina arren, antzekoak baitira egoerak, antzekoak pertsonaiak, antzekoak hitz egiteko era eta modua. Horrek ez du esan nahi, unibertsala izateko norberaren txokoaz idatzi behar denik beti. Unibertsaltasuna gauza bat da, eta txokozaletasuna beste bat, batzuetan unibertsaltasunari kontrajarria. Izan ere, bere herritik sekula inora atera ez den idazleak nekez idatz baitezake bere herriaz baizik, baina badira bere herriaz idatzirik ere, unibertso bat ekartzen dutenak paperera, testura alegia.
Patxi Apalategik, seguru asko, bizitakoak izango zituen Delibesek idatzitakoak, edo antzekoak behintzat. Baserriko mutil koskor eta gaztea izanik joan baitzen hirira ikastera, eta han, hiritarrek, hirian bizitzeak ematen dien harrokeria eta nagusigoa baliaturik, barre egin zioten baserritik etorri berriari. Beti gertatu den kontua da, bai hemen nola Kastilla Zaharrean, eta seguru asko Berrian ere bai. Berri gutxi baitago munduan.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga