kritiken hemeroteka

7.355 kritika

Azken kritikak

« | »

Marinela (koadro bakarreko drama estatikoa) / Fernando Pessoa / Susa, 1985

Marinela Iñaki Camino / Argia, 1985-03-10

Fernando Pessoa poeta portugesaren antzerti lan estatiko eta geldi hau itzuli du Joseba Sarrionandiak. Esan beharrekoa da baita ere, liburua bi hizkuntzatan datorrela, portugesez eta euskaraz. Antzerkian ageri diren zenbait esaera eta hitzen adiera hobeto ulertzearren, hogeitazazpi ohar erantsi dizkio, eta liburuaren hasieran prologo motza idatzi.

Lana motza da, ez dira hogei orrialde baino, eta hauetan drama oso motel bat kondatzen zaigu. Hiru emakume hildako bati gaubeila egiten ari dira, eta gauaren sare luzeetan barna hamaika zeresan dute denborari aitzinera egiten laguntzeko. Gogoeta hauen arteko nagusienak, metafisikoak dira, bizitzari buruzkoak, gauzen izateari dagozkionak, ametsen errealidadeaz, sufrimenduen zergatiaz eta sufrimendu hauexen inportantziaz, garai zahar eta gandutuetako ilusio lurrunduez, behialako bizikizun itzaliez eta oroitzapen eta ametsei dagozkien kontu guztiez. Hauetako batek arroketan etzana zetzan batean marinel batekin egindako ametsa kontatzen die besteei, eta egunaren hastapenak nabarmentzen hasten diren heinean; ikara hiru beilariez jabetzen hasten da. Ikara eta tristura eteteko gai den egoera bakarra, goiztirian hilotza zaintzera datozkeen presentzia da, eta horren zain daude hiru ahizpak gauean zehar kondatutako guztiez erdi damuturik. Dramaren haria, hiru hauetako hakoitzak kondatu egiten duen neurrian gertatzen zaion arima biluzketan finkatzen da.

Azken kritikak

Analfabetoa
Iñigo Astiz

Alex Uriarte

Hezurren erretura
Miren Agur Meabe

Estibalitz Ezkerra

Kontrako eztarritik
Uxue Alberdi

Javier Rojo

Irautera
Castillo Suarez

Irati Majuelo

Txikiaren handitasuna literaturan
Mariasun Landa

Amaia Alvarez Uria

Itsas bizimina
Pello Otxoteko

Hasier Rekondo

Bertsoak
Juan Mari Lekuona

Javier Rojo

Basa
Miren Amuriza

Txema Arinas

Maitasun keinu bat besterik ez
Hasier Arraiz

Ibai Atutxa Ordeñana

Auschwitzeko tatuatzailea
Heather Morris

Joannes Jauregi

Diplomatikoa
Machado de Assis

Aiora Sampedro

Enarak itzuli dira
Gari Berasaluze

Igor Estankona

Kontrako eztarritik
Uxue Alberdi

Irati Majuelo

Blues bat bizitzari
Patxi Ezkiaga

Igor Estankona

Artxiboa

Urria 2019

Iraila 2019

Abuztua 2019

Uztaila 2019

Ekaina 2019

Maiatza 2019

Apirila 2019

Martxoa 2019

Otsaila 2019

Urtarrila 2019

Abendua 2018

Azaroa 2018

Hedabideak