kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Airezko emakumeak / Felipe Juaristi / Erein, 2003

Jazarritakoen musika Javier Rojo / El Correo, 2004-02-11

Felipe Juaristi ez da oso idazle oparoa izaten nobelaren arloan, edonola ere, nobela bat idazlea erabakitzen duenean, emaitza interesgarriak lortzen ditu beti, “Airezko emakumeak” kasuan bezala. Nobela honetan idazlea etika eta estetikaren arteko orekan mugitzen da. Izan ere, planteamendu etiko nabarmenak dituen nobela izanik, ez dio uko egiten maila estetiko jasoa emateari, idazkera bera ere helburu baita bere nobelan. Argumentua historiako hiru momentu desberdinetan foltalizatzen da (XVII. mendea, Frantziako Iraultza eta II. Mundu Gerra), pertsonaia multzo handia eta zabala (nobela korala dela ere esan liteke) erabiliz. Pertsonaiok badute ezaugarri komun bat, arrazoiren batengatik, dela politikoa, dela erlijiosoa, dela arrazazkoa, guztiek jazarpenak jasaten dituzte. Testua batzuetan poetikoa da, paralelismo ugariz hornitua eta begi-bistakoa iruditu zait idazkera biblikoaren eragina. Badago historiako momentu horiek eta bertan agertzen diren pertsonaiak lotzen dituen beste hari bat, jazarpenaz gain; musika. Guztiek musika maite dute eta musikak biziarazten. Nobela bera ere sinfonia balitz bezala interpreta liteke. Edozein aldetatik begiratuta, liburu miresgarria iruditu zait Juaristik idatzitako nobela hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak