kritiken hemeroteka

6.958 kritika

Azken kritikak

« | »

Vladimir / Koldo Izagirre / Txalaparta, 2003

Portua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-01-30

Ez da lehen aldiz argitaratzen dena liburua. Lehenago ere itxura txikixeagoan argia ikusi zuen, liburuek argia ez ezik, iluna ere ikusten baitute; liburuak beren bizitzetan zeresana edukita isiltzera kondenatu zituzten gizon-emakume guztien arima erratuak baitira, paperetara bihurtuak, beste batzuk zaborretara bihurtzen diren bezala, beren bizitza lurrean, unibertsoan edo dena delakoan, zabortegikoa izan baitzen, eta ez dut inor aipatu nahi ez azaletik ez azpitik. Vladimir nostalgiaz jotako eleberria da, eta edizio honetan, egilearen argazkiekin apailatua baitator, oparitxoa ere bai. Itsasoak dakarren oparia, jakina, halaxe da portuetako bizimodua, beti esperoan, olatu zintzoek zer ekarriko, benturaz, zoriona ekarriko ote, esperantza apur bat, ala bestela zoritxar gaiztoa. Dena baitago itsasoaren baitan, baita iraultza ere, Potemkinekoek aski frogatu zuten bezala, eta Koldo Izagirrek gogorarazten digun bezala, argazki eta guzti. Portua, itsasoa, itsasontziak, urpekuntziak (Non dago Basques’ Harbour), aspaldi gelditu ginen porturik gabe, tovarich; orain jolas-tokiak ditugu, kirol-guneak, kai elegante eta txukunak, itsasoan itsas usainik gabekoak, arrain kirats gabeak, garbiak, netoak. Horiek dira pertsonaiak, ez mutuak, ez isilak, ez gorrak, ez lorrak, ez sorrak. Beren sentimenduak dituzte, eta umeei, kaian jolasean dabiltzan umeei, sentimendu horiek kutsarazten dizkiete. Sentimendua gripe baino kutsagarriagoa baita. Ametsa esatea ahaztu zait, edo, beste izenez, fantasia, irudimenaren zaldi gain arrapaladan doan fantasia. Izar gorria ikusi eta burua Errusiaraino eramaterainokoa behintzat bai. Vladimir haurtzaroko sinboloa da, gogorazioa, zer ez zen izan, eta zer izatea nahi zuen narratzaileak, idazleak, apika, atika, harrika. Gerra zibila, gure idazleek modan jarri duten gerra zibila, eta aitzakiak franko dira, edo frankokoak, gerra horretaz idazteko, beste gerraz, bestelako gerra islaz, azpitik jokatzen denaz, ahazteko baliagarri. Baina Vladimir, ariketa baino gehiago da, testu landua, non esaldi bakoitza neurtuta dagoen. Maitagarria egiten da.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Igor Estankona

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak