kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Barrikadak / Patxi Zubizarreta / Alberdania, 2003

Patxi Zubizarreta Rikardo Arregi Diaz de Heredia / El Periódico de Alava, 2003-07-30

Patxi Zubizarretak argitara eman berri du bere azken liburua: Barrikadak, Vigo-Hendaia espresa (Alberdania, 2003). Ipuin luze edo nobela labur honek Arabako Aldundiaren Ignacio Aldecoa saria jaso zuen 2002an, baina oraingo argitalpenak aldaketa batzuk ditu. Ez dakit Arabako Aldundiak argitaratuko duen bere sariekin egiten duen moduan, baina eskertzekoa da Zubizarretaren liburua argitaletxe sendo batean agertzea eta ez Aldundiak ateratzen dituen edizio galdu eta aurkitu ezinezko horietan.

Patxi Zubizarreta haur eta gazte literatura arloan egin duen lan eskerga eta onagatik da ezaguna gehienbat publiko handiarentzat, frantsesek esaten duten moduan, baina ez ditugu ahantzi behar helduentzako literaturan jorratutakoak. Hor dago, bat bakarrik aipatzearren, Jeans-ak hozkailuan (Alberdania, 2000) nobela interesgarria, uda honetan zerbait gehiago irakurri nahi baduzue. Barrikadak, esan gabe doa, helduentzako literatura da, noski.

Izenburu osoak adierazten duen bezala, trena eta trenaren ingurukoak (bidaiariak, herriak, geltokiak) dira liburu honen hari narratiboak. Baina tren hori ez da edozein, zehatza da, erreala, Vigotik Hendaiarako bide luzea egiten duen espresa. Espazioan bezala denboran ere erreala da trena, 80ko hamarkadaren hasierako negu batean egiten du bere ibilbidea, Gabonetako desegunetan, Zubizarretak dioen bezala.

Bost kapitulutan dago banatuta Barrikadak, bakoitzean ahots ezberdin batek, pertsonaia ezberdin batek hartuko du hitza narrazioa aurrera eramateko: trenean doan emakume bat, lapur bat, goardia zibil bat, gazte bat eta emakume zahar bat. Baina badira ere beste pertsonaia interesgarriak: treneko txartel ikuskatzailea, gazte horren lagun bat eta, izenburua berriro gogoratuz, Ordizian trenbidea oztopatzen duen barrikada. Trena eta barrikadak dira, beraz, kontakizuna mugatzen duten bi objektuak. Objektu horiek, baina, ez daude hilik, arima baitute gainerako pertsonaiek ere arima duten bezala.

Nobela honetan idazteak eta irakurtzeak badute berbiziko garrantzia, lehen kapituluko emakumeak gutun bat idazten du, geroago lapurra saiatuko da gutun hori irakurtzen eta une batez bere lapurretaren jomuga bihurtuko da. Beste pertsonaia batzuek ere irakurtzen dituzte kalean dauden pintadak edota komuneko hormetan agertzen direnak.

Pertsonaien bizitza pribatua agerian dago nobela horretan, hori da idazleari gehien interesatzen zaiona batzuetan. baina pertsonaien alde publikoak (dela lana, dela ideologia) zati nagusi eta erabakiorra betetzen du aldi berean. Kasualitateak edo, nork daki, halabeharrak apurka-apurka osatzen duen gertaeren katea dugu begi aurrean narrazio honetan. Azalpen logikoa izango duten gertaera horiek, nola ez, baina indartsuegiak dira gizon-emakume arruntentzat, kontrolaezinegiak. Patxi Zubizarretaren begirada bost begiradatan dago multiplikaturik horretaz aritzeko.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak