kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Zenbait terrorista / Markos Zapiain / Txalaparta, 2003

Zelan diren gauzak Igor Estankona / Deia, 2003-12-30

Tentuz irakurtzeko liburua da “Zenbait terrorista”. Titulutik bertatik hasita terminoak ordenatzeko (hain erraz erabiltzen da gaur egun terrorista hitza!) eta filosofiaren bilakabideak argitzeko ahalegina denez, irakurleari disziplina apur bat eskatzen dion irakurgaia denik ezin uka daiteke. Alabaina ez da Proust, Sartre, Foucault edo Rosseten ideien inguruko oinarri sendoegirik behar. Idazleak berak jarriko gaitu laster jakinaren gainean, berak esango digu aztertutako autore bakoitzak zein kritika egiten dien sistema filosofiko nagusien egiturei, eta kritika horiek ze eragin izan duten munduaren ikuskeran, pasa den mendeko berrogeita hamargarren hamarkadatik aurrera batez ere. Tentuz irakurtzekoa beraz, eta ezelango aurreiritzirik gabe: hain zuzen aurreiritzien kontra aritu ziren pentsalariak baitira liburura bildu direnak.

Etorkizunari eta iraganari buruzko gogoeta bikain batekin hasten da liburua. Gure herrian aldaketa funtsezko bat gertatu zen gerra-oste luzearen ondoren: galdutakoa berreskuratzera bideraturik zegoen ideologia zabal bati eusten ziotenen (EAJren nostalgia zaharkitu hura) eta ezinbestean aldakorra den etorkizun berri bat lantzea proposatzen zutenen arteko dialektika gogorrak astindu zuen abertzaletasuna. Bada, filosofoen iturburutik bertatik aztertzen du Markos Zapiainek ideiak freskatu zituen eztabaida bizi hura.

Erlazio sozialen matazatik gogor tira eginez zoramena, askatasuna, sexua… hainbat dira etorri hain handiko pentsalarien ahotik ateratzen diren gaiak. Bereziki gomendagarriak dira Rosseten inguruko kapituluak, besterik ezean egia borobilak balira bezala aurkezten dizkiguten hainbat kontzepturi punta ateratzeko duen abileziagatik edo bertutea modu abstraktuan aztertu beharrean “poza” edo “gozamena” bezalako sentipenek harekin duten zerikusia aztertzeko modu iraultzailea dakarkigulako. Poza bizitzaren onarpenetik jaiotzen den sentipena da, existentea baina deskribagaitza era berean.

Aurrekoaren gisako abstrakzioen hezur-mamitze praktikoa hobeto ulertzeko hain lagungarri diren adibideei eta testuinguruari behar duten lekua eskaintzen dien liburua ere bada hau. Ezin ekar daitezke artikulu honetara liburuaren ñabardura guztiak, baina umoreak ere berebiziko garrantzia duela laster konturatuko da irakurlea eta behar bada bere buruari galdetuko dio ia zergatik ez dioten inoiz filosofia honela azaldu.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak