« Estatuaz eta nazioaz | Txikian handi »
Bederatzietatik bederatzietara / Leo Perutz (Anton Garikano) / Alberdania / Elkar, 2003
Gurea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-12-12
Hiru ziren. Dena literaturaren alde eman zutenak. Hirurak, gainera, Pragako juduak; hirurak, 1882 eta 1883 bitartean jaioak; hirurak, infernua lurrean ikusi zutenak. Kafka da ezagunena, hiruretatik, martiri gisa hartua baita gaur egun. Ernest Weiss eta Leo Perutz izan ziren beste biak. Ernest Weiss Kafkaren adiskide mina izan zen, eta Leo Perutzek, Kafkak bezala, aseguru-etxe batean egin zuen lan. Kafkak erietxe batean eman zuen azken arnasa. Weissek, zainak ebaki zituen, naziak Parisen sartu zirenean, haraino ihes egin baitzuen, beste judu askok bezala. Leo Perutzek Israela alde egin zuen, eta Salzburgon hil zen, 1957an, oporraldian.
Pragako hirurek benazko obra egin nahi zuten. Kafkari buruz hobe oraingoz ez hitz egitea. Weissek arimaren historia kriminala idatzi zuen, eta Perutzek, Bruegel eta Goyaren antzera, azken epaiketako koadroa: hondakinak zituela dekoratu, norberaren suntsiketa bizitzeko bultzatzaile, eta infernua ondorena. Perutzen mundu literarioan, izan ere, kondenatuak daude, aldez aurretik kondenatuak. Eta kondenatuok bi aurpegi dituzte. Edo bufoi moduan jokatzen dute (Turlupinek, esaterako), edo Jainkoaren aurka altxatzen dira. Perutzen heroiak oroitzapenik gabeko alderraiak dira, poeta amnesikoak, ihes egindako presoak (liburu honetako protagonista, esaterako) inongoak ez diren hiritarrak, Judu Erratiaren lagunak denak, beren nortasuna zein den ez dakitenak, edo beren nortasuna laino artean ezkutatu nahiago dutenak.
Leo Perutz idazle handia da, eta ez oso ezaguna. Gazteleraz ere, haren lanen herena besterik ez da argitaratu oraindino. Horregatik pozgarria da itzulpen hau, euskal idazleak eta euskal irakurleak jakin dezaten zein izan zen Pragako judu hau, Kafka eta Weissekin batera jaioa eta munduan zehar galdua, beste asko bezalaxe.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez