kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zorion perfektua / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2002

Zorion perfektua J.A. / Ostiela!, 2003-12

Zoriona ferpektua izaten da bizitza errealean eta liburu honi ere, borobila izan arren, zori horrek segitzen diola uste dugu: askozez zabalduagoa, komentatuagoa, sona handiagokoa izateko modukoa bada ere (hasi eta akabo, erraz irakurtzen da), ba, ez du halako zerarik izan… Izan daiteke jorratzen duen gaiagatik: 16 urteko neska bat trafikante txiki bati egiten zaion atentatu baten lekukoa izan da. Erortzen ari den “trapitxeroaren” begietan iltzatzen ditu bereak neska horrexek eta urteak geroago atentatuaren ondorengo eguneko kronika egiten du…

Ez dela hain literarioa-edo, eta uko egin ote dion metaforari, irakurri uste izan dugu; baina, gure ustez, etengabe berritzen dihoa Lertxundiren idazkera, eta neurrirako trajea egin duelakoan gaude orain ere, urgentziazkoa beharbada, baina han eta hemen bitxi batzuk ere aurkitu daltezke, adib.: “hiltzailea kalean zegoen, legearekiko zorrak kitatuta. Eta nik hilik erortzen ikusi nuenak 14 urte luze zeramatzan ehortzirik, ‘azpian lur hotza, gainean harria'”, hor bada, esate baterako, omena gure literatur tradizioari… eta, besteak beste, orain dela gutxira arte euskaraz esaten ez ziren gauzak ere bai…

Artifizio asko erabili ez eta nahiko prosa “biluzia” badirudi ere, egileak hori bilatu egin duela iruditzen zaigu, nahita dirudiela “xinplea”, eta hori lortzea izaten dela zailena. Ez dugu uste gure egungo errealitatearen oihartzun deserosoa islatzen duen mundu sinboliko hori eraikitzerakoan etika estetikari gailendu zaionik, idazle honek estetika ere zaintzen duelakoan gaude; beste gauza bat da, batzu-batzuk gustukoa izanen ote duten estetika hori.

Idazleak etika jakin bat erreibindikatzen du eta alde horretatik egia da nobela morala dena. Norbaiti irakurri genion bere inguruko pertsonaiak, gurasoak, e.a. ez zeudela ongi eraikiak; protagonista, Perti irakaslea eta atentatu osteko kazetaritzako bekarioak ere “funtzionatzen” dute… Ondo: egilea ez da biktimaren edo hiltzailearen lekuan ipini, testigua asmatu eta haren ahoan jartzen ditu esan beharrekoak; objezio bat, ordea: 14 urte geroago gogoratuta diosku esan beharreko hori emakume helduago batek hizkera landuago batean, baina batzutan badirudi Anjelen ahotsa dela gehiago…

Indarkeriak gure gizartean eragin duen desintegrazio morala dela eta hilketa politikoen aurrean zenbaitek erakusten duten epelkeriaz ere badihardu eleberriak. Norbaitek idatzi du: “egilea gutaz ari da, kargu hartzen digu bonbardaketa mediatikoa alde honetatik bizi dugunoi, eta bere gogoetak ausartak eta aintzat hartzekoak dira, hain zuzen ere, alde beretik eta sentiberatasun handiz eginak daudelako”. Horrela, argazkilaria, kazetariak, periodiku manipulatzaile horretako nagusiak, e.a. ere nahiko malparaturik geratzen dira…

Liburu “polita”, gutako askok pentsatzen duguna-edo egoki islatu du, “ekidistantea” da (hori posible bada), ez batzuen ez beste batzuen alde ere… Gure ustez asmatu du eta mereziko luke oihartzun handiagoa gure artean eta gaztelerara itzultzea ere. Ikusi nahi duenak eta nahi ez duenak ere ikusi beza ez garela diotena… Bukatzeko, nork esan dezake honez gero gaurkotasuneko eta gai politikoarekin loturiko nobelarik idazten ez denik gurean?

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak