« Misterioarekin berbetan | Gurea »
De re publica edo politikaz / Piarres Xarriton / Elkar, 2003
Estatuaz eta nazioaz Javier Rojo / El Correo, 2003-12-10
Piarres Charritton-ek “De re publica edo politikaz” izenburua duen saiakera honetan estatuaren, nazioaren eta herriaren kontzeptuen arteko harreman korapilatsuak aztertzen ditu. Lehenengo momentutik estatuaren eta nazioaren artean desberdintasun nabarmena dagoela adierazi nahi du eta horretarako historian zehar estatuak izan duen bilakaera azaldu. Kontrajarrita agertzen diren bi izakari horien artean Charritton-ek nazioaren aldeko jarrera aurkezten du. Kontua da nazioa zertan oinarritzen den ez duela gehiegi azaltzen, salbu-eta nazioaren funtsa komunitate batek nazioa izateko borondatean dagoela esatean. Beraz, halako azalpenaren arabera herri bat osatzen duen komunitatearen nahiaren baitan dago nazioa izatea. Gauzak, edonola ere, lausoegi gelditzen dira, arrazoi berberengatik nazio baten izatea uka baitaiteke. Bestaldetik, herri-eskubide eta giza-eskubideen artean askotan egoten den lubakia gainditzen saiatzen da, azalpen honetan biak txanpon beraren bi aldeak baitira. Egilearen ikuspuntuak mugatutako azalpena da, ezin besterik izan bestaldetik, eta ikuspuntu honetan kristautasunak berebiziko pisua du. Edonola ere, puntu bat argi dago: arazo politikoak esparru politikoan baizik ezin daitezkeela konpondu.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez