kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ugerra eta kedarra / Sonia Gonzalez / Txalaparta, 2003

Ugerra eta kedarra Ana Unanue / Aizu!, 2003-12

Istorioa: 80ko hamarkadako Bilbon dago girotuta. Han egingo dute topo Kat drogazale kinkiak eta Eñaut etakideak. Eleberrian gaueko kale giroa eta galtzaileak dira nagusi, baina ez da akziorik eta suspense dosirik falta.

Emaitza: gustura eta arin irakurtzen den liburua, eta seguruenik ahaztu ere arin samar ahaztuko dena. Gonzalezek 80ko hamarkadako Bilbo gordina jaso du nobelan —drogak, gaua, tabernak, giro politiko nahasia, hilketak—, baina ez du garai baten edo belaunaldi baten liburua egin. Ez da, esate baterako,Juan Luis Zabalaren Galdu arte, nahiz eta garai bertsuan kokaturik egon. Egileak berak esana da pretentsio handirik gabeko nobela dela, erraz irakurtzekoa.

Nabarmentzekoa: Sonia Gonzalezen agerpena, hauxe baitu aurreneko nobela. Barakaldotarrak estilo bizia eta zuzena dakar, apaingarri handirik gabeko prosa, Paddy Rekalderen kordakoa. Haren azken nobelan bezala, Ugerra eta Kedarran ere askotariko erreferentzia poetiko eta musikalak aurkituko ditu irakurleak, Pablo Nerudagandik hasi eta Extremoduroraino. Horrek ilusioa egiten du, ezin uka, irakurle askori hurbilagoak zaizkigulako Doctor Deseo taldearen kantak Lauaxetaren poemak baino.

Okerrena: eleberrian ageri diren zenbait pertsonaia eta elkarrizketa, estereotipatu edo topikoegiak nire gusturako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak