kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ezezaguna helbide honetan / Kressmann Taylor (Ramon Etxezarreta) / Erein, 2003

Nazismoaren sorrera Javier Rojo / El Correo, 2003-12-03

“Ezezaguna helbide honetan” ia ipuin bat balitz bezala planteatuta dago. Gutunen bidezko narrazio labur honetan Kressmann Taylor sinatzen duen idazle ipar-amerikarrak kontatzen digu nola heldu ziren boterera naziak Alemanian. Baina interesgarriena ez da azaltzea horren inguruko gertaera historikoak. Interesgarriena gizaki bakoitzaren batean, hori jazo ahal izateko, zer nolako aldaketak gertatu behar izan ziren kontatzea da. Istorio honetan bi adiskidek bidaltzen dizkiote elkarri gutunak. Max judua da eta Estatu Batuetan bizi da. Martin alemaniarra da eta Amerikan bizi ondoren 1932.ean bueltatuko da Alemaniara eta Hitlerren igoeraren lekuko izango da. Nobela pertsonaia honen izaeraren bilakaeran oinarritzen da, honelako pertsonen jokaerek azaltzen baitute neurri batean nola izan zen posiblea naziek eragindako tragedia. Pertsonaia honen bilakaerarekin batera, bi adiskideen arteko harremanen aldaketa ikusiko dugu. Eta izuaren zabaltzea. Ipuina ia oharkabean irakurtzen da, gauza handirik azalduko ez balu bezala, baina bere sinpletasunean arazoaren muinera jotzen du. Eta honekin batera, askotan ahazten den ideia bat: egoerek askotan mugatzen dute gizabanakoen jokaera, baina norberaren erantzukizuna ezin ezkuta daiteke egoera horren atzean.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak