kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Izozmendiak / Juan Ramon Madariaga / Susa, 2003

Sakonera begira Javier Rojo / El Correo, 2003-11-26

Juan Ramon Madariaga euskal poesian aurki daitekeen izenik interesgarrienetakoa da. Aurten “Izozmendiak” izeneko poema liburua eskaini dio irakurleari. Madariagak orain arte egin izan duen poesia ezagutzen duen irakurlea berehala ohartuko da honetan bestelako bideak urratzen saiatu dela idazlea. Bere poesiaren ezaugarritzat eman izan den hizkuntza estetizismo (batzuetan modernismoa gogora ekartzen zuen hizkuntz estetizismo hura) alde batera utzi du poema hauetan. Eta nago aldaketa honekin heldutasun poetikoan aurrerapauso bat eman duela. Izan ere, poesia ez dute hitzek egiten, ideiek baizik; eta hitzak ideien euskarriak dira. Azaleko edertasuna gainditu eta ideien sakontasunean arakatu nahi izan du poema liburu honetan. Eta zer aurkitzen du irakurleak ibilbide honetan? Lehenengo eta behin, gizakiaren kondizioarekin egiten du topo. Bere izaeraz kontzientea den gizakiak badaki beraren eta inguruko munduaren artean kontrajarpen nabarmena dagoela, mundua pentsatzen duen neurrian mundu horrek eskuetatik ihes egingo balio bezala, denbora ezinbestez igarotzen delarik. Eta kontrajarpen honen ondorioz, bakardadearen sentimendua gailentzen da.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak