« Egia eta oroitza | Barrikadetarako bidaia »
Xivaren malkoak / Cesar Mallorqui (Irene Aldasoro) / Giltza, 2003
Negarra, izurria bezala Karlos del Olmo / Berria, 2003-11-22
Eleberri honen gainean zer edo zer esan barik geratzea bidegabekeria hutsa litzateke. Bateko, idazlanagatik beragatik. Tamalgarri oharkabean eta ezari-ezarian igarotzen uztea. Nahiz eta dagoeneko bigarren argitalpena ere kalean izan. Gazte literaturan sailkatuta plazaratu dute —Edebe Gazte Literatur Saria irabazi du—; halere, etiketak ez dio batere mesederik egingo, irakurle heldu askok, oraindainokoan, horrelako ezaugarriei begiratzen dietelako. Eta gazteentzako literatura bigarren mailakotzat izan ohi dutenez gero… Oker handia, lan honi dagokionez, bederen. Hau ez baita argitaletxeek dirua erruz irabazteko plazaratzen duten errazkeria horietako bat. Liburuak literaturari egiten dio omenaldi. Areago: fantasiazko literaturaren gaineko ikasgai ederra dakar. Zientzia fikzioaren inguruko gogoeta, hainbat irudimenezko generoren berrikusketa erakargarria… Eta hori guztia baino haboro ere bada. Bai, ukitu intelektual hori gabe ere, kontakizun hariak erraz harrapatzen du irakurlea. Ikus-entzunezkoen garaian, merezimendua ere bada, alajaina!
Bidegabekeria egilea ezagutu gabe geratzea. Gaztelaniazko letretan nabarmen-nabarmena delako. Hainbat sari irabazitakoa gazte literaturan, zientzia fikzioan… Ikasketez, kazetaria, hedabideetan eta publizitatean jarduna, aspaldion, ia literaturari guztiz emanda bizi da. Coyote deritzon pertsonaiaren eleberri sailaren egilea zuen aita. Apika, horra hor idazlearen narratzeko erraztasunaren jatorria.
Baina lana irakurtzeke uzteak bestelako kaltea ere balekarke: euskal itzultzaile handi baten beste urregorri ale bat galtzea. Irene Aldasoro Euskadi Itzulpen Saria irabazitakoa da. Baita EIZIE elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak apailaturiko Literatura Unibertsala bilduman lan bat baino gehiago eginikoa. Zelan ez izan ondo kontuan, bada, James Joycen Artistaren gaztetako portreta eta Dublindarrak, D.H. Lawrence-n Birjina eta ijitoa, Henry James-en Europarrak euskaratu dituenaren lana?
Edebe taldeko Giltza argitaletxearen eskutik heldu zaigu liburua euskaraz (braillez, katalanez eta gailegoz ere kaleratua), eta, zerbait aipatzekotan, liburuko azalaren pobrezia eta are zatarkeria aitatu behar.
Nerabe baten gaineko istorioa da. Eleberri iniziatikoa, beraz. Bestela gerta ote liteke? Nerabezaroa bidaldia izaten da beti. Errazegia litzateke, halere, eleberria ibilbide iniziatiko eta literario horretara laburbiltzea. Egilearen belaunaldikoen gaztaroaren gaineko hausnarketa ere badakar: hippyak, Vietnam, Beatles, Francoren diktadura, lehenengo telebista sailak, komikiak, askatasun egarria… Eta literatura, sarritan, garai zail haietako salbazio bakarra. Gizakiak Ilargia aurrenekoz zapaldu zuenekoa, hainbat ume eta gazteri unibertsorako atea zabaldu zien jazoera. Besterik zer? Mamu eleberritik, kontakizun poliziakotik ere badu… hori dena dago orrietan, nobelari izenburu ematen dion bitxi preziotsuaren ibileren inguruan biraka. Literatura betiere bidaide eta gogaide. Liburutik liburura, gertakizunez gertakizun. Dena perpetuum mobile batean bezala, harexen bila diharduelako, hain zuzen ere, eleberriko pertsonaietako bat. Giro gotikoa nagusi, beraz. Joanaldiaren amaieran, sari nagusia: behinola desagertutako pitxia. Eta… maitasuna. Pitxia bera baino baliosoagoa. Gozo bezain mingots. Sarrerako aipuan esan legez, goiz bakoitzak mila arrosa omen dakartza; non dira, baina, atzoko arrosaren hostoak?
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera