kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

SPrako tranbia / Unai Elorriaga / Elkar, 2001

SPrako tranbia Ainhoa Arozena / Egan, 2003-03

Izugarrizko oihartzuna lortu du SPrako tranbia eleberriak, Unai Elorriaga idazle gazteak idatzitako lehen liburuak, Espainiako Sari Nazionala eskuratu eta gero. Orain denbora gutxi eman du argitara bere bigarren lana, Van’t Hoffen ilea eleberria, baina gatozen bere lehen eleberriaz hitz egitera.

Zahartze prozesua azaldu zigun Unai Elorriagak bere lehen eleberrian. Idazleak Beterriko Liburua aldizkarirako eginiko elkarrizketan adierazi zuenez, normaltzat hartzen du zahartzaroa. “Beti izan ditut inguruan pertsona zaharrak eta asko erakarri izan nau beti gai horrek. Gai misteriotsuak iruditzen zaizkit zaharrenak, eta gustura sentitzen hasi nintzen haien pentsamendu eta kontuen artean. Modu natural batean atera zait zahartzaroa lantzea, ezingo nuke gazteei buruz hitz egin”.

Lucas protagonista ospitalean dagoela ematen dio idazleak hasiera eleberriari. Maria arreba izaten du lagun erietxeko gelan, orduak atseginago egin asmoz. Lucasek gazte garaiko oroitzapenak ditu gogoan, maite izan dituen pertsonak. Duela urte mordoa hil zen bere emazte Rosaren zain izaten da eta Mariak bere jolasarekin jarraituz, bihar edo etzi etorriko dela esaten dio.

Ospitaletik etxeratzen direnean, sorpresa handi bat izango dute. Beren etxean mutil gazte ezezagun bat topatuko baitute gitarra jotzen, Marcos. Topiko guztiekin hautsiz, hirurak batera biziko dira une horretatik aurrera.

Bakoitzak bere ametsak ditu: Lucasek mendizaletasuna oso gogoko du eta 8000 metroko mendi garaiekin egiten du amets. Gaztea zenean, bere lagun Matiasek gidatzen zuen tranbian egindako bidaiak gogoratzen ditu, Rosa ezagutu zuen garaia eta baita Rosarekin egiten zituen irteerak ere. Mariari ipuinak idaztea gustatzen zaio, gazte zeneko gertaerak gogoratzea, pentsatzea. Tren geltokira joan, tren bat hartu eta bidaiarien bizitza imaginatzea atsegin du. Marcos, musikaria da eta gai artistikoek erakartzen dute, enpresa batean lanean hasten bada ere. Kaleak gitarraren doinuekin alaltzea du gustuko eta modu horretan ezagutzen du Roma, bere neskalaguna izango dena. Bien arteko maitasun istorio biziak indar handia hartuko du eleberrian zehar, baina lau pertsonaia hauen artean sortutako komunikazioa da liburuaren funtsa. Bakoitza bere ingurukoa ulertzen saiatzen da; bakoitzaren ametsak posible egiten, ahal den heinean.

Marcos, egunetik egunera, orduan eta ahulago agertuko da eta ingurukoak azken egun horiek ahalik eta beteen eta atseginen izan dakizkion lortzen saiatuko dira.

Desirei eta ametsei garrantzia handia ematen zaie eleberrian. Egoerak, kasu batzuetan, surrealista badirudi ere, pertsonaien artean sortzen den goxotasunak erreala egiten du gaia.

Idazleak nahita idazkera xamurra bilatu ez badu ere, protagonisten tratamenduak tonu hori ematen dio eleberriari. Gaia, pertsonaien tratamendua, idazkera nahiz eleberriaren egitura, guztia ondo baino hobeto zaindu ditu Elorriagak bere lehen eleberrian.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak