kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ipuin batean bezala / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2002

Ipuin batean bezala Ainhoa Arozena / Egan, 2003-03

Joan Mari Irigoien, beste hainbeste idazlerekin batera, erreferentzia dugu euskal literaturaren esparruan. Hamaika lan idatzitako idazlea da, bai eleberrigintzan nola poesian. Ipuin batean bezala bere azken eleberrian maitasuna eta maitemina aurkeztu dizkigu parez pare. Beterriko Liburua aldizkarirako elkarrizketan adierazi zuenez, “Gauzak konplexuak direla pentsatzen dut eta bikote harremanetan askotan argiak eta itzalak izaten direla; haustura artekoak batzuetan, hausturak ere bai besteetan. Eleberri honetan argiak eta itzalak adierazi nahi izan ditut”.

Sara, altzatar neska gaztea da eleberriko protagonista. Sergiorekin maitemindu eta berarekin Alpujarretara bizimodu berri baten bila joatea erabakitzen duena. Urte zoriontsuak biziko dituzte bertan, Sergiok beste neska bat ezagutu eta elkarren arteko harremana amaitzen den arte. Denboraldi bat lur jota igaro ondoren, Sarak Enmanuel ezagutuko du lagun batzuen bidez. Beste maitasun istorio bati hasiera emango diote orduan. Enmanuel heroinaren menpe dago eta Sarak hasiera batean begi onez ikusten ez badu ere, Enmanuel ez galtzearren, bera ere drogaren eskuetan eroriko da. Sararen bizimodua zentzua galtzen joango da pixkanaka, berriro ere Euskal Herrira itzultzea erabakitzen duen arte. Amak ez dio inoiz barkatu izan etxetik alde egiteko hartu zuen erabakia eta Karmele ahizpak lagunduko dio berriro ere bere bizitzari zentzua aurkitzen. Ander, Añorgatik Altzara etorritako anbulatorioko medikua ezagutuko du laster eta bien artean lagun arteko harremana baino zerbait gehiago sortuko da. Anderrek lagunduko dio oroitzapen txarrak alde batera utzi eta bizimodu berri bati ekiten. Elkarrekin bizitzen jarri eta berriro ere zoriontsu izaten hasten denean, Sara ihesarekin kutsatuta dagoela konturatuko dira. Une zail horietan, haur bat izateko erabakia hartuko dute. Leire jaio eta bi urtera hilko da Sara, eta urte batzuk geroago baita gaixotasuna berarekin ekarri duen alaba ere. Ander bakarrik geratuko da, oroitzapen goxoak berarekin gorde eta bizitzari aurre egin beharko dio bakardadean.

Argia eta itzala, biak nahasian ekarri ditu Irigoienek orri hauetara. Pertsonaiek argia ikusi orduko, lainoren bat tartekatzen da euren bizitzetan. Hala ere, egia da esperantzaren lelhoa zabalik geratzen dela eleberriaren amaieran. Idazlearen hitzetan, “Urteetan aurrera goazen arren, oraindik ere baikor samarra naiz eta egoera txarrari buelta ematen ahalegintzen naiz. Gogoratzen naiz behin mendian nenbilela, nola inoiz ikusi dudan behi-kakarik handienarekin egin nuen topo. Gainean lau txanpinoi eder zeuzkan eta bizitzaren parabola ikusi nuen bertan. Kaka eta edertasuna, biak nahasturik. Inguratzen gaituen mundu triste hori, mundu ‘kaka’ hori kontuan hartu behar dut, bestela ezin baitut idatzi. Noski, konturatzen naiz baita ere, loreak ere badaudela, egunsentiak eta ilunsentiak daudela eta gauza izugarri ederrak daudela, eta ahalegintzen naiz alderdi politak ere txertatu eta halako koadro bat osatzen”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak