kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Van't Hoffen ilea / Unai Elorriaga / Elkar, 2003

Festa txiki bat Juanbau Erauskin / Ostiela!, 2003-09

Halaxe iruditu zait niri liburua. Matias Malandarentzat dutxak katarsiak diren moduan, literatura ere, besteak beste, horixe baita niretzat. Eta Matiasi bezala gertatzen zait niri ere, alegia, ez dakidala oso ondo zer den katarsia. Baina tira. Matias M. liburuko pertsonaia da. Nagusia ez dakit. Ez dio axola. Izan ere narrazio hau mikronarrazioz osatua baitago, eta pertsonaia ugari ageri dira hari nagusia etengabe eteten, etengabe txinparta literarioak lehertaraziz. Parranda edo festa txiki batean gertatzen den bezala hari narratibo nagusiari ezusteko korapilo askaerrazak egiten dizkiote parranda edo festa horretako beste partaideek. Eta, jakina, horrelakoetan “sintaxiak katarroa harrapa dezake”. Edo uraren hotsa “aristokratikoa” izan daiteke. Edo kanpoan dabilen haizea nekatuta egon daiteke kable elektriko bat jo duelako, Edo, festa horretan, espageti librepensadore suizida bat ezagutzeko aukera izan dezakezu. Eta hala, pertsonaia nagusiak haineko garrantzia hartzen du (zuk, irakurle, halaxe erabaki duzulako) espageti librepensadore batek. Eta horrek zer pentsatua ematen dizu.

Txinparta jostari hauez gain ebidentziarik begibistakoenak ere zentzua du liburuan: “izan ere, hil eta gero, jendeak ez dauka ohiturarik gauzak egiten jarraitzeko”. Esate baterako. Eta bai, heriotza oso presente dago liburuan. Bizitzan bezala, noski.

Unairen kontatzeko modua eta kontatzen duena originalak direla entzun dugu han eta hemen. Niri Hrabal datorkit gogora zenbait pasartetan. Nire kuttunetako bat! Ezagutzen ote du Unaik? Hrabal maisu handia zen (eta da, hilda egon arren) keinurik edo pasadizorik ohikoena eta ezdeusena kontagai txinpartatsu bihurtzen gaitasuna du. Eta Unairen zipriztin surrealista horiek ere oso atsegin ditut. Absurdoak bai baitu lekua gure eguneroko bizitzan. Eta literatura bizitzaren parte den heinean… bada, horixe.

Garbizaleek boligrafo gorriaz marka ugari egingo diote testuari. Edo beste era batean esanda, detergente lexikal ugari bota beharko diote labadorari (ikuzkailuari), batez ere erdal hitzen ordezko euskarazkoak ez erabiltzeagatik. Unairi galdetu beharko litzaioke erdal hitz horien erabilera hain lotsagabearen zergatia. Arrazoiren bat izango du. Seguru. Edo ez, beharbada.

Hemendik aurrerakoak zuen esku. Irakurri eta disfrutatu. Edo ez. Hau ere zuen esku.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak