kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Eta harkadian ni / Anjel Erro / Elkar, 2002

Anjel Erro Rikardo Arregi Diaz de Heredia / El Periódico de Alava, 2003-07-23

Anjel Errok argitaratu zuen iaz Eta Harkadian ni (Elkarlanean, 2002), bere lehenengo poema liburua. Izenburuan bertan ikusten da liburuak Antzinatearekin duen lotura, et in Arcadiam ego hura baitatorkigu berehala gogora. Eta horrelakoa da: liburua epigramaz osaturik dago nagusiki, bukaeran hiru egloga agertzen dira. Molde klasikoak, epigramak, eglogak, Virgilioren eta Erromako beste poeten aipamenak ez dira liburu honetan apaingarri, erudizioa erakusteko saioa edo oskola mamirik gabekoa, kritikari batek esan duen bezala, bidea baizik, idazleak esatearen eta ez-esatearen arteko tentsioa adierazteko aukeratu duen bidea. Esateaz eta ez esateaz, esatearen beharraz, poesia idazteaz aritzen da askotan liburu hau itxuraz haraindi. Merezi al du poesia idaztea? Idazleak erantzunen bat aurkitu behar dio galdera horri bere burua ez badu labirintoan galduta ikusi nahi. Anjel Erro saiatzen da erantzunaren bila: Oro errana da, baina ez nik.

Ironia dago liburu honetan eta zinismo mota bat ere bai, zalantzarik gabe. Galdera handi guztiak, amodioa, bizitza eta heriotza, baita ere idazteari buruzkoak ere, txikitzen ditu Anjel Errok ironiaren bidez. Epigramak ironia eskatzen du, jakina, eta zorroztasuna, bukaera indartsuak. Ezaugarri horiek guztiak dituzte Erroren epigramek. Izenburuan bertan dago ironia zeren Harkadia horretan Antzinatekoarekin batera beste harkadia bat ikus baitezakegu, harriek osatua, herri honek osatzen dituzten harriek osatua. Arestiren oihartzun leun bat.

Bi hitz, bi etiketa agian, erabiliko da liburu hau sailkatzeko, bere lekuan jartzeko, apalategian txoko bat egiteko: neoklasizismoa eta estetizismoa. Ez naiz orain hasiko etiketen balizko balioaz eztabaidatzen, baina ezin da ukatu etiketek estal dezaketela liburu bat eta gure artean, gainera, etiketa batzuk lehenesten direla eta beste batzuk, aldiz, gaitzesten. Bi horiek ez dute prentsa onik.

Den-dena dugu tradizio orain literaturan; Japoniako haikuak zein abangoardietako kaligramak, Greziako tragediak zein Islandiako sagak, Homeroren Ulises zein Joyce-rena, Popol Vuh zein Axular. Den-dena da gurea, dena tradizioa, beti izango gara neo zerbaitetan. Norbait dabil hortik oraindik berri eta orijinala izan nahian? Horretan ere ez da berria, begira, erromantikoak saiatu ziren orain dela berrehun urte. Erroren lana zintzoa da alde horretatik, eta niri gustatzen zait iturburu klasiko hau, zer egingo diot.

Badirudi batzuetan edertasunak beldurra ematen digula eta lotsatzen gaituela edertasunaren gorespena egiteak. Gaur egun plastikoaren ederra ere goresten denean edo garatu denean itsuaren eta zaborraren estetika (hau ere ez da oso berria) eta beraz, itsuaren eta zaborraren edertasuna ez dakit nik non gelditzen den estetizismo hitzaren esanahia. Baina badakit Anjel Erroren liburu hau ederra dela eta bere edertasuna ez dela axalekoa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak