kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Uretan idatziak / Patxi Salaberri Muñoa / Kutxa Fundazioa, 2003

Ur urezko poemak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-10-31

Kutxa Fundazioak argitaratzen duen liburu honek irabazi zuen 2002an, alegia iaz, Irun Hiriko Literatur Saria, poesia arloan. Aurten argitaratu da, edo behintzat aurten eman da ezagutzera, nahiz argitzea eta ezagutzea, biak bat ez diren, filosofia arloan behintzat, baina bai liburuari dagokionez, eta baita fedeari dagokionez ere: argirik gabe ezinezkoa da ezagutza.

Patxi Salaberriaren poema-bilduma hau luzea da oso. Badu luzaera horretan zerikusia lehiaketaren beraren baldintzetako batek, zortziehun lerrotik gora idatzi beharrak. Beraz, gai desberdineko poemak bildu ditu egileak, hiru sailetan bildu ere: Ene ordurik isilena, Botila hustuaren begiradapean eta Obituarioa. Lehengoa barnerakoiagoa besteak baino, idazlearen itzala isil-gordeka baitabil bazterrotan. Esaterako: “Odol garbi-gorria/eta beltz-beltza zaldia/horrela maite dut nik bizia”. Aitorpen gisa ere balio dezake, baina esan behar bigarren zatiko poemok kanpora begiratzen dutela gehiago barnera baino. Naturak eragindako zirrarapean idatzitakoak dira, edo Euskal Herri honek denongan eragiten dituen bizipoz eta bizi-negarrak ekarritakoak ere bai, tarteka itxaropenez josiak. Azken zatia, ukitu klasikoduna, da niri gehien gustatu zaidana. Hor da Ubi sunt izeneko poema handi, eskerga, mardula, liburu osoa ordezka dezakeena, edo “Leteko urak”, beste adibide bat jartzeagatik aipatzen dudana. Leteko urak baitira, denok, gehiago ala gutxiago, edaten ditugunak, bizitzari men eta ez muzin egiteagatik. Liburuaren hizkuntza jasoa da eta estiloa, bataz beste, jostaria. Uretan idatzitako poemak ez du bestelako paturik merezi, ez eta bestelako zorterik izango, ez bada uraren antzera jostaria izatea, eta isurkaria, eta gardena, eta mugatzen zaila, eta eskuetatik ihesi joango dena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak