kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Odolbildua / Josu Landa / Susa, 2002

Odolbildua Txema Garcia-Viana / Putz, 2003-10

Ez dakit zein izan den (zehatz-mehatz) atxiloketaren egiazko arrazoia. Susmoak aunitz badira ere, ez nintzateke ausartuko bakar bat ematera. Kontua da gela ziztrin eta zikin batean nagoela. Nire aurrean foku batek itsutu eta galdekatzailearen aurpegia ikustea galarazten dit. Bibote bat baizik ez dut sumatzen ilunpean. Etengabeki galdezka ari zaidan bibote sarri-motx bat.

— NOLA eta NON ezagutu zenuen Mentxu?

Oroitzapenak arrapataka metatzen zaizkit garunetan. Mentxu ezagutu nueneko garai-lekura. Nerbioiren ezkerraldeko herri bat: Portugalete. Ez, ordea, edozein Portugalete, zuri-beltzezko Portugalete bat baizik, hots, misteriozko lanbro xeheak hartarako Portugalete bat. Garaiari dagokionez ez dut dudarik egiten: Gerra ondorengo garai latzak, non egunero aurrera egin beharra, zenbaitetan, isilpeko heroitasun bihurtzen den. Frankismoaren begi oro-jakileari itzuri beharra, berriz, bizitzeko arrazoi. Boxeo saio batean ezagutu eta, berehala, emakume arrunta ez zela konturatu nintzen. Zeren eta, zer demontre egiten ote zuen emakume heldu batek sukalde-zokoa utzita, non eta boxeo saio batean? Agian horrexek erakarri ninduen, hots, garai hartarako hain berezia izate horrek… Gero haren hizkera gozoaz ohartu nintzen, bizkaiera kutsuko ele limurtzaile haiek.

— Gerra ondoko Portugaleten eta baskuentzez?

Egia esan, hasiera batean gerta liteke pentsatzea ez dela oso sinesgarria. Hara, harritzekoa ere bada, baina lekutan kokatutako euskarazko narrazio bat, gehienetan bederen, bertan lekututakoa baino sinesgarriagoa gertatzen zaigu. Adibidez, Indian girotutako euskarazko nobela bat gure subkontzienteak hobekiago onartzen du, kasu, erdara nagusia den Euskal Herriko leku batean kokaturikoa baino. Azken finean, une honetan polizia baten bibotearekin euskaraz hitz egitea, txundigarria izangatik ere, onartu beharreko joko-araua da, ezinbestekoa, gainera, inoiz euskarazko literatura (eta euskara bera ere) normalduko bada. Hau horrela izanik, eta hizkuntzari dagokionez, zera erantsiko nuke: ingurukoen hizkera ere, agian, ez zetorrela guztiz bat ordurako erabat baitaraturik neukan giro beltzarek­n.

— Zehaztu puntu hori, txikito!

Atentzio eman zidan, besterik ez. Zera, agian hizkera jasoegia ez ote zen han-hemenka entzuten zena, baina hasieako irudipena baino ez zen izan. Bai, egia da, istorioan eta giroan barneratu ahala samurrago egiten da, azkenerako guztiz onetsia ez ezik, gozagarria ere bihurtzeaino; honetarako, bizkaierazko kutsuak laguntzen duelarik…

— Kopla gutxiago. Izenak behar dizkiat, zenak eta helbideak, ulertzen al duk?

Ni Mentxurekin oheratu nintzen. Ondoren, plazeraren ondoko ohiko zigarroaren arrimuan, hasieratik bukaeraraino jakin-minez eduki ninduen istorioa kontatu zidan, xehetasun handiz, pianoaren konpas sakon eta sosegatuen neurrira, misterioa nahita luzaraziz. Gaueko lanak, jukutriak, zalantzak eta gezurrak, utopiaren atakan dauden helburuak, aspaldiko lagunen konpromiso errime eta betirakoak… Izenak nahi dituzula? Errespetu juztiarekin, izenak baino izanak axola beharko lizuke batik bat, zeren eta, azken finean, haiek baitira garrantzitsuenak, argi-itzaleko eremu irristakorretan beraiek ezagutzeko eta, are, sakontzeko eskaintzen zaigun paradaz baliatuz eta profitatuz, gure inguruan alimaleko amarauna nola osatzen den ikusi eta gozatu.

— Dagoeneko nazkatzen hasia nauk hire inguru-minguru zozongo horiekin. Beharbada beste bide “eraginkorrago” batzuk ibili beharko dizkiagu…

Nire ustez, istorioa ohiko narrazio beltz, urbano edo poliziakoetatik haratago doa. Ez dakit hori zenbateraino meritua izan litekeen, baina, duda barik, mugak eta eskemak apurtzea beti dugu interesgarria. Ez dago esan beharrik, adibidez, istorioak kutsu politiko nabarmena duenik, eta, azken buruan, ustezko gaizkileak ez direla, inondik ­nora ere, gaizkile arruntak.

— Hara, uste diat azkenean has­ garela konpontzen… Rufino, has­ hadi idazten derrepente hitzik galdu gabe!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak