kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Kangaroo / Martin Etxeberria / Elkar, 2023

Barkamenik ez Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-05-28

Gauaren ilunean nabigatzeko mapa eratu du Martin Etxeberriak bere azken poema liburuan, nahiz eta nabigatzeak ez duen zertan portu bat izan helburu. Tematika gordinei buruz dihardu, ilargiaren alde ezkutuaz eta pertsonen grina dobekatuez: norberak berc burua ulertzeko izaten dituen zailtasunez.

Winston paketea amaitu eta —makinan besterik ez dagoelako— Ducadosa hartu duenaren ke-zurrupada latza eskaintzen die birikei. Aurreko liburuetan baino hordiago ageri da zarauztarra, egoera ertzekoagoetan eta ulergaitzago. Zeharo interesgarria da idazlearen bosgarren poema liburuarekin bere ibilbideari eman dion norabidea. Liburuari izena ematen dion komunikazio etena (“kanguru” hitzak “ez dizut ulertzen” esan nahi du) asumitzen du idazleak, eta arriskuak liburu ausart bilakatzen du.

Genitalek eta alkoholak leku pribilegiatua dute berrogei poematik gorako bilduman. Taburik gabeko liburua da; gaubelakoa, baina ez goibela. Sufrimendu indibidualek konponbide kolektiboa dutelako susmoa erakusten dute poemek, eta tabema ilunetan marrazten diren pertsonaiek nolabaiteko ihesaldia abiatu dute (“Terra incognita” baten bila akaso).

Substantzien edo emozioen eraginez kontzientzia-egoera aldatuta duten gorputze(ta)tik mintzo dira. Gainera, poesian ohikoa den kutsu autobiografikoa gainditu egiten da liburuan: “ni” bat baino gehiago topatukoditu irakurleak. Nabarmentzeko modukoak dira “Amondu da mundua” bezalako poema edo kanta bokazioarekin jaio den “Entzun arretaz” izenekoa:

“Izan beste guztientzat / inork ikusi nahi ez duen zomorroa, / tximeleta ilun hura/ eta ez eskatu barkamenik. / Ez baituzu izango”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak