kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Barbaroak eta zibilizatuak / Ibai Atutxa / Txalaparta, 2022

Euskaldunen azpiratze prozesu historikoa Amaia Alvarez Uria / Argia, 2023-05-21

Ibai Atutxak Txalaparta argitaletxearekin eta Iratzar Fundazioarekin argitaratu berri du Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista. Gogo handiz irakurri dut, pentsamendua euskaraz sortzea eta baliabide teoriko eta diskurtsiboak bertatik eta bertarako eskaintzea izugarri garrantzitsua dela uste dudalako. Begirada kritiko, engaiatu eta jantzia.

Liburu labur baina trinko honetan topatuko dugun tesia hurrengoa da: “Euskalduna izendatzeko ‘basa’ iruditeria oso bat etengabe berriztu, eraldatu eta zabaldu egin da modernitatean zehar euskaldun desobedientea deshumanizatzeko eta subalternizatzeko”. Eta, horrela, haren aurkako biolentzia legitimatu da. Euskara izan da aldi berean zapalkuntza eta erresistentzia eremua, eta egileak zibilizatu/basa dikotomia gainditu eta nazio inzibilizatu baterako deia egiten du.

Historian zehar euskaldunak “barbaro”, “heretiko” eta “antidemokratiko” gisa irudikatu direla irakurriko dugu: denboran zehar euskaldun ‘basa’ sorgin, langile edo terrorista izango da eta horren ondorioz torturagarria. Bitartean euskaldun zibilizatuak eraikiko dira balantzaren beste aldean, baina horiek “bortxa eta mozkin kapitalista-kolonialaren erdigunean” kokatuko ditu modernitateak.

Hizkuntzarekin jolasteko gogoa piztu dit terminologiak, hausnarketa linguistikoa egiteko amua. “Basa” eta “barbaro” darabiltza egileak, ez du basati aukeratu. Barbaro hitza bar-bar onomatopeiatik dator eta mundu klasikoan “atz-herritar” edo “er-besteko” jendea izendatzeko termino gutxiesgarria zen. “Basa” eta “basati” basora garamatzate, ordea, herritik kanpo dagoen eremu ezezagunera, literaturan eta zineman hain emankorra dena. Biek mundu ikuskerak dakartzate, lanaren tesia indartzen duten sinboloak.

Hala ere, lan honek eraldaketarako eskuliburu edo erreminta-kutxa izan nahi badu, agian hizkera dibulgatiboagoa izan beharko luke jende gehiagorengana heltzeko. Tere Maldonadoren Hablemos claro lanari jarraiki, horrelako esaldiak saihestu beharko lirateke: “Euskaldun basak ez dio erabat erantzuten orain arte teorizatutako erregimen biopolitiko eta nekropolitiko neoliberal zisheteropatriarkal eta kolonialei”, eta hiztegi espezifikoa irisgarriago egin.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak