kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Beldurra bera zaldi / Bixente Serrano Izko / Pamiela, 2002

Askatasuna: uhalik gabeko zaldia amets Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-08

Poesia ekarri genuen uztailean. Generoaren beste muturrera joanik-edo, saioa ekarri dugu abuztuan. Ordukoa poeta irundarra da. Oraingoa, saiogilea, iruindarra. Hitzekin jolasean heldu naiz. Egile biak hiri handi batekoak dira, areago, nafarrak direla erranen nuke. Hura Pello Otxoteko, hau Bixente Serrano Izko. Poeta eta saiogilea, biak askatasunak akuilatuak.

Sarreran, Otxoteko eta Serrano Izkoren liburuak lotu eta hitzekin jolasean heldu naizela gaztigatu dizut literatur zale hori. Banuen beste arrazoi bat ere. Izan ere, Pello Otxotekoren “Arnasa galduaren ondarea” liburuaren hitzaurrean, honela dio Felipe Juaristi idazleak: “Lehendik ere bagenekien beti dagoela ihes egiteko modua, ihes egitean datzala askatasuna, Bixente Serrano Izkok entsegu batean azaltzen duen bezala”.

“Beldurra bera zaldi” dugu entsegu hori. Liburuarekin izandako harremanaren ondoren menturatuko naiz berak nire baitan sorrarazi didana azaltzen.

Saioa izanagatik erraz irakurtzen den liburua da. Berean, egilearen eguneroko zeregin didaktikoaren —irakasle izaki— zantzuak nabarmenak dira. Ez da zirt eta zart batean ehundutako lana horregatik. Badu entsegu honek berezko dohain bat eta da: egileak askatasunera hurbiltzeko proposatzen digun bidea, aspaldi eta bere eguneroko bizitzan saiatzen ibili izana. Ez bakarrik jakintza alorrean, modu enpiriko batez ibili eta esperimentatu izana baizik. Hori, nire ustez, igarri egiten da liburuan.

“Askatasuna ihes egitean datza” erran dugu arestian. Alta, bada, “askatasuna ez dela inon gauzatuko, ez eta ihesean bertan ere, ez mundu berri batean, ibilbidean baizik” ohartarazten digu Bixentek. Pentsamenduzko baino zerbait gehiagokoa da liburu hau niretzat. Frankismo garaitik gaurrera askatasunaren bidean ibilitakoentzat argibide paregabea.

Hona azkenik, pasadizo modura, gogoeta paradoxikoa eta txatxu bat, naski: “Askatasunaren ibilbidean, askatasunera ihesean, beldurra zaldi izaki, ‘zaldi zuria’ heldu zait gogora”. Zaldi mota hura erabili zutenek/dutenek uhala behar zuten ordea”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak